Nafarroako Parlamentuak genero-indarkeria desagerrarazteko duen konpromisoa berresten du
Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 2an
1.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa berrestea emakumeen eskubideak babestearekin, genero-indarkeriaren agerbide guztien prebentziorako eta desagerrarazpenerako ekintzekin, erasotzaile eta hiltzaile matxisten erabateko gaitzespenarekin eta biktima guztiei, haien seme-alabei eta familiei babesa ematearekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten die botere publiko guztiei eta gizarte zibilari berariaz aurre egitera emakumeen aurkako indarkeria ukatzen duten diskurtso negazionistei.
3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan hezkidetza hedatzen eta finkatzen diru publikoz lagundutako ikastetxe guztietan, bai eta indarkeria matxistaren prebentziorako, hezkuntza afektibo-sexualerako eta gatazken prebentziorako programekin ere, hezkuntza formalean zein informalean.
4.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio sare sozialen bidezko delitu mota berriei, hala nola sextingari eta Stalkingari, aurre egiteko dauden baliabideak indartu ditzan.
5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da indarkeria matxistaren edozein moduren biktima diren emakumeei arreta integrala emateko baliabideak areagotzen jarrai dezan, eta haien errekuperazioa nahiz haien seme-alabena berma dezan.
6.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio eduki pornografikoko plataformei eta webguneei exiji diezaien adin-egiaztapeneko sistema eraginkorrak erabiltzea, adingabeei eduki horiek eskuraezin izan dakizkien bermatzeko.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta PPNren aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.