Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Azaroak 28

Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruñerriko trenbide-begizta kentzeko egin beharreko izapideak azkartu ditzan

Lurralde Kohesiorako Batzordeak onetsi du. 2023ko azaroaren 28an

1.- Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten dio hildakoari, eta dolumina adierazten die familiari, lagunei eta Aizoaingo kuartel militarreko kideei.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Iruñerriko trenbide-begizta kentzeko egin beharreko izapideak azkartu ditzan.

 

3.- Nafarroako Gobernua, Espainiako Gobernua eta ADIF presatzen dira berehala berrikus ditzaten egungo segurtasun neurriak, beste istripurik gerta ez dadin neurriok areagotu beharko balira ere.

 

PPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua aho batez onetsi da.  

 

2. puntua UPNren, PSNren, Geroa Bairen eta PPNren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin onetsi da. 

 

3. puntua UPNren, PSNren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin onetsi da. 

 

*Vox ez da bilkuran egon.