Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Martxoak 6

Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, eta ostiral honetan kolore morez argiztatuko du bere fatxada

Ostiral honetan kolore morez (20:00-22:00) argiztatuko du bere fatxada Nafarroako Parlamentuak, martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta.

 

Hala erabaki du gaur Parlamentuko Mahaiak,urtarrilaren 22an Legebiltzarreko aginte-organoak hartutako erabakiari jarraituz,xede zuena gizarte- eta osasun-ekimen desberdinen aldeko nazioarteko, munduko eta nazioko egunen oroitzapena baimentzea, horretarako aurretiazko eskabidea egonez gero".

 

Mahaiak harturiko erabakia da joan den astelehenean adierazpen instituzional bat, "feminismoak lorturiko aurrerapausoei eta egiturazko desberdinkeria ezabatzeranzko politikei sostengu" ematekoa, onetsi ezinaren ondoriozkoa; izan ere, Vox-ek emandako aurkako botoak ezindu egin zuen Parlamentuaren irizpen politikoetarako ezinbestekoa den ahobatekotasuna erdiestea.