1. Foru lege proposamena. Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53. artikuluaren e) eta f) letrak aldatzen dituena. (Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-24/PRO-00003
2. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da behar adina baliabide ezar ditzan sei hilabeteko epean gehienez ere ebatz ditzan atzerrian lortutako titulu akademikoak homologatzeko eskabideak. (Iriarte López, Iñaki) 11-24/MOC-00037
3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da autonomoendako leihatila bakarra abian jar dezan (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-24/MOC-00039
4. Mozioa. Horren bidez, Nazioarteko Olinpiar Batzordea premiatzen da ez dezan onar Israel 2024ko Olinpiar Jokoetan (López Córdoba, Daniel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-24/MOC-00056
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 0-3 zikloa modu integralean eskain dezan (Maiz Ulaiar, Eneka - EH Bildu Nafarroa) 11-24/MOC-00058
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da laguntza eta onura sozial oro ken diezaien Espainiako nahiz Europar Batasuneko legeak urratuz gure nazioan sartu diren etorkin ilegalei, salbu eta euren jatorrizko herrialdera itzularazi arte behar duten giza laguntza urgentea (Nosti Izquierdo, María Teresa - Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-24/MOC-00059
7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da LGTBIfobiaren aurkako Foru Behatokia sor dezan. (Lucero Domingues, Kevin - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-24/MOC-00062
8. Mozioa. Horren bidez, Diputatuen Kongresua premiatzen da Hauteskunde-araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa alda dezan, halako moduan non tokiko hautesle-elkarteen eta alderdi txikien egiazko beharrizanen arabera mugatuko baita gastua eta zehapen-araubide proportzional bat ezarriko baita. (Geroa Bai) 11-24/MOC-00063
9. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela 2015etik aitzina baliatzen ari diren memoriaren alorreko politika publikoak jorratzen jarraitzea. (Geroa Bai) 11-24/MOC-00064