- Eledunen Batzarrak ezetsi egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabateko arbuioa eta gaitzespen irmoa adierazten baititu pasa den uztailaren 19an Berriozarren Munduko Futbol Txapelketaren finala ikusten ari ziren gazte talde batek jasandako eraso bortitza dela-eta. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNk, PSNk eta PPNk alde bozkatu dute, Geroa Bai abstenitu egin da, eta EH Bildu eta Contigo-Zurekin TPek aurka bozkatu dute.