Nafarroako Parlamentuak Greenpeace, 40 urte erakusketa inauguratuko du ostiral honetan, ekainak 5. Nafarroako Greenpeacek antolatu du erakusketa, erakundearen 40. urteurrena ospatzeko.
Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da atalondoan eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Lorea Flores Compains Greenpeaceko ordezkariak parte hartuko dute.