Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Apirilak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da itxarote-zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko apirilaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hiru hilabeteko epean Nafarroan itxaron-zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan, egiturazko neurriak ekarriko dituena.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio planeko ekintzak eta itxaron-zerrenden bilakaeraren emaitzak monitorizatzen lagunduko duten adierazleen multzo bat ezartzea.

 

3.- Gobernua premiatzen da Osasun Departamentuaren webgunean argitara ditzan, herritar guztientzat modu irekian, plana eta adierazle horien hileroko emaitzak.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua UPNren, EH Bilduren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin onetsi da.

 

2. eta 3. puntuak UPNren, EH Bilduren, PPNren, Contigo-Zurekinen eta Voxen aldeko botoekin eta PSNren eta Geroa Bairen abstentzioekin onetsi dira.