Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Ekainak 17

2024ko ekainaren 17ko bilkura

ERABAKIAK, GAUR –ASTELEHENA, 2024ko EKAINaren 17a– EGINIKO BILERAN MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK HARTUAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 17–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuak industriaren arloan darabiltzan politika publikoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mahaiak eta Eledunen batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da gardentasunaren nahiz publizitate aktiboaren arloetan dituen betebehar guztiak bete ditzan.

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio hau bete ote den: Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue Bideari buruzko Plan Integral berri bat taxutu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, mozio baten betetze-mailari buruzko kontuak eman daitezen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio hau bete ote den: Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolean egoera sexistei aurre egiteko laguntza-zerbitzua sor dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da “Desgaitasuna duten Pertsonei Lagungarriak Helarazteko Nafarroako Fundazio Publikoak” dituen xedeak eta helburuak betetzea ahalbidetuko duen plan estrategiko bat taxutu dezan.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da elkarrizketa-bide bat ezar dezan, alternatiba bat aurkitu dakion Kantauri-Mediterraneoa trenbide-korridorearen ibilbideari, Iruñetik euskal Y-aren loturaraino doan zatian. EH Bildu eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Lurralde Kohesiorako Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, departamentuak ondare arkitektonikoaren arloan eginen dituen hurrengo jarduketei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Tuterako Reina Sofia eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleen egoera azal dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Reina Sofia ospitaleko zuzendari nagusiarena, ospitalearen egoera eta izan ditzakeen gabeziak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- García Orcoyen ospitaleko zuzendari nagusiarena, ospitalearen egoera eta izan ditzakeen gabeziak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoaren barnean osotasun fisikoaren, ukigabetasunaren eta sexu-askatasunaren aurkako erasoen biktimen errekonozimendurako batzordearen lehendakariarekin eta lehendakariordearekin, 2023ko urteko txostena aurkez dezaten. Izaskun Gartzaron Zudaire andreak aurkeztu du (Delituen Biktimen Nafarroako Bulegoa).

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, irisgarritasunari buruzko 2023ko Plan Operatiboaren ebaluazioari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Ordezkaritza sindikal batekin, Hezkuntza Departamentuaren eta itunpeko ikastetxeen eta ikastolen arteko itunari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa, Unión del Pueblo Navarro eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Fiteroko hezkuntza-erkidegoaren eta Udalaren ordezkariekin, herriko populazioaren egungo osaeratik heldu diren hezkuntza-premiak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK:

- Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak ordezkariak izendatzea Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 26.2 artikuluan jasotzen den Jokabide-kodea aztertzeko eta onesteko ponentziarako.

 

Hauek dira talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak izendatutako ordezkariak eta ordezkoak: Marta Álvarez (t), Javier Esparza (Navarra Suma), Inma Jurío (t), Maite Esporrín (PSN), Mikel Zabaleta (t), Adolfo Araiz (EH Bildu), Blanca Regúlez, María Solana (Geroa Bai), Maribel García Malo (t), Irene Royo (PPN), Daniel López (t), Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin), Maite Nosti (t) y Emilio Jiménez (Vox).

 

AHOZKO GALDERAK:

- Iruzur fiskalari aurre egiteko ezarriko diren neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa.

- Barañaingo Bigarren Hezkuntzako Alaitz institutuaren Batxilergoko 1. mailarako hezkuntza-eskaintzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Tuterako ospitaleko medikurik ezari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Osasun-laguntzari dagokionez nafarren artean dagoen desberdinkeriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

- Lizarrako ospitaleko profesionalen gabeziari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Homosexualen aurka gertatu diren azken erasoei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Lehen sektoreko belaunaldi-berritzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Itunpeko irakaskuntzako akordioa berritzeko prozesuan zehar sektoreko langileei emandako tratuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Despopulazioari aurre egiteko foru-lege bat taxutu dadin Kontuen Ganberak egindako gomendioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen aplikazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren dimisioa edo kargu-uztea hausnartu den. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Baso-suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko neurriei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Suteak itzaltzen lan egin eta lagundu duten boluntarioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

- Zahar-etxeen Nafarroako lehen hitzarmenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Irulegiko eskua Nafarroako Museora eramateari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Eskaria, erosketa publiko berritzailearen proiektuari buruzko galderari erantzuteko beste epe bat ezar dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Udan medikuen ordezkapenak egite aldera Osasun Departamentuak hartutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2024ko Plan Operatiboari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Dantzaren Nafarroako irakaskuntza artistiko ofizialari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.

- "Nortasun digitalaren Wallet-a" proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2022ko Plan Operatiboko jarduketa-planei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren harrera-baliabideei eta adingabeen baliabideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Ekografietarako gogoan hartzen ari den konponbide robotizatuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- 2023ko ekitaldian 100 milioi euro ordaintzea eskatu zaion enpresari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Iktusa artatzeko Nafarroako Planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 2024ko Plan Operatiboa. Lehendakaritza Batzordean eztabaidatuko da eta kontseilariak Plana aurkeztuko du bertan. Ondoren, proposamenak aurkezteko epe bat irekiko da, eta Batzordearen beste bilkura batean proposamen horiek eztabaidatu eta bozkatuko dira. Parlamentuak Plana onestea –edo ez onestea– ez da loteslea izanen.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2024ko apirilean igorri ziren Parlamentura.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Nafarbide sozietate publikoa sortzeko eta abian jartzeko espedienteari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2023an emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko eskaria, eskatutako informazioa emateko betebeharra betetzekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du. Ez da bidezkoa, jada erantzuna eman baitzaio.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan zibereraso bati erantzuteko jarduketa-protokoloa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Monarkiak Trantsiziotik gaur arte izandako zeregina babestu, eskertu eta aitortzen du. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute, PSN abstenitu egin da eta UPNk, PPNk eta Voxek alde bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Monarkiak Trantsiziotik gaur arte izandako zeregina babestu, eskertu eta aitortzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Espainiaren historiaren, orainaren eta etorkizunaren zati integrala dela Monarkia, bai eta bere kultura-identitatearena ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Monarkiaren lana gure herrialdearen egonkortasunaren oinarri gisa, aldaketa garaietan eta krisialdietan erakundeen jarraitutasuna ematen baitu.