Pleno del 2024.eko Urriak 17

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
45
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 17 urria, 2024 - 09:30 -tik 19:35 -ra
Fecha y hora de fin: 
Osteguna, 17 urria, 2024 - 19:35

1. Foru-lege proposamena. Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena (Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-24/PRO-00015

2. Mozioa. Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da Erriberriko gaueko larrialdi-zerbitzua berriz jar dezan (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 11-24/MOC-00118

3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beste erkidego batzuen aldean Nafarroaren lehiakortasun fiskalaren hobekuntza izan dadin aldaketa fiskalei buruzko hurrengo legearen oinarria. (Royo Ortín, Irene - G.P. Partido Popular de Navarra) 11-24/MOC-00120

4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Senatua eta bertako talde parlamentarioak premiatzen ditu errespeta dezaten Nafarroako Parlamentuaren gehiengoaren borondatea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa aldatzearen alde agertu baitzen. (Geroa Bai) 11-24/MOC-00121

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da trafikoaren arloko eskumen osoa har dezan bere gain. (Álvarez Alonso, Marta - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-24/MOC-00122

6. Mozioa. Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da Nafarroako turismoaren webgunea berritu dezan (Crespo Luna, Ibai - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-24/MOC-00124

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legea berrikus eta gaurkotu dezan, gure erkidegoko kultura-errealitate berrietara egokitzeko. (López Córdoba, Daniel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-24/MOC-00126

8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar adinako aurrekontu-zuzkidura duten programak ezar ditzan, istripu-tasa handieneko sektoreetako enpresa nafarrei zuzenduak, laneko arriskuen prebentzioa indartzeko. (Jiménez Román, Emilio - Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-24/MOC-00127

9. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Pirinioetako Plan Estrategikoarekiko konpromisoa berresten du eta Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenean jaso ziren baina oraindik bete ez diren gomendioak lantzeko konpromisoa hartzen du. (Zabaleta Aramendia, Mikel - EH Bildu Nafarroa) 11-24/MOC-00128