Espainiako Gobernua premiatzen da AHTaren Nafarroako tartea lehenbailehen osatzeko eta bukatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak bizkortzeko
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko irailaren 19an
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da behar diren izapide guztiak bizkortzen jarrai dezan, berme guztiak mantenduz, Abiadura Handiko Trena ahalik eta lasterren osatu eta amai dadin, Nafarroan, eta, bereziki, Zaragoza eta Castejón lotzen dituen tartea.
2.- Espainiako Gobernuaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko elkarrizketa arin eta eraikitzailea mantentzea eskatzen da, bi administrazioak oso konprometituta dauden lan baten garapenean, zein bere ardurak eta eskumenak baliatuta.
3.- Espainiako Gobernua premiatzen da, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren bidez eta Kantauri-Mediterraneoa trenbide-korridoreko Iruña-Euskal "Y"aren lotura zatiari buruzko informazio-azterlanerako baterako zuzendaritzarako Sustapen Ministerioak, EAEko Administrazioak eta NFK-ko Administrazioak 2011n sinatutako Lankidetzarako Protokolo Orokorra aplikatuz, Ministerioak egin beharreko azterlanak egin ondotik –sei hilabeteren buruan amaituta egon beharko dira–, erakunde horiek horren definizioan parte hartzea berma dadin, ondoren oneste aldera Iruñerriaren eta euskal Y-a izeneko konexioaren arteko trafiko mistorako abiadura handirako trazadura-azterlan informatiboa (bide bikoitzekoa eta zabalera estandarrekoa).
4.- Eskatzen da urteko aurrekontu-plangintza ezarriko duen kronograma bat argitara ematea, lanak ahalik eta lasterren amaitzera eramango gaituena.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua UPN, PSN, PPN eta Voxen aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen kontrako botoekin onetsi da.
2. puntua PSN, Geroa Bai eta PPNren aldeko botoekin, UPN eta Voxen abstentzioekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen kontrako botoekin onetsi da.
3. puntua UPN, PSN, Geroa Bai eta PPNren aldeko botoekin, Voxen abstentzioarekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen kontrako botoekin onetsi da.
4. puntua UPN, PSN, Geroa Bai, PPN eta Voxen aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen kontrako botoekin onetsi da.