Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Maiatzak 19

2025eko maiatzaren 19ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko MAIATZAren 19a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 19–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

 - Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoen txostena eta erabaki dute ez onartzea Iruñeko "Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentua bere horretan mantentzeko legegintzako herri-ekimena, legegintzaldi berean aurkeztutako beste baten berdin-berdina delako funtsean. Beste ekimen hura ere ez zen onartu, aurkeztu zen unean (otsailaren 17a) bazelako foru-lege proposamen bat, jada argitaratua, Nafarroako Gobernuak iritzia emanda eta zuzenketak izapidetzeko fasean. Ekimen hura PSN, Geroa Bai eta EH Bildu taldeek aurkeztu zuten eta martxoaren 6ko Osoko Bilkuran onetsi zen.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua premiatzen da Nafarroako 47 natura-monumentuak babesteko jarduketa-plana taxutu eta aldian behin berrikus dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, honako mozio hau erretiratu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da produktu optikoak eta aho-hortzen osasuneko zerbitzuak sar ditzan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zerbitzuen zorroan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da BBVAk Banco Sabadelli egindako EEPa (erosteko eskaintza publikoa) gauzatzea eragotz dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzko apirilaren 4ko 18/2019 Foru Legea alda dezan Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren bidez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan errenta bermatua ikuskatzeko plan bat lehenbailehen onets eta aurkez dezan. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, "Biok kontsultorak absentismoa dela-eta egindako txostena" balora dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, bere eskumeneko esparruetan legegintzaldi honetan zehar Parlamentuak onetsitako mozioei bere bere departamentuak eman dien erantzuna azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, irailaren 30eko 13/2024 Foru Legean ezarritakoa betetzeko negoziazioa zertan den azaldu dezan (horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatu zen, produktibitate-osagarria Ogasuneko langile guztiei emateko). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, muga-zergen auzia zertan den azaldu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, bide-seinaleak euskaraz zuzen paratzeari dagokionez Arartekoak egindako gomendioak direla-eta zer eginen duen azaldu dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren eta haren taldearen erreleboa azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendariaren kargu-uzteetan gertatutako guztia azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Elizondoko Benito Menniko enpresa-batzordearen ordezkariekin, zentroaren egoerari, zaintzaren eta antolamenduaren arloko aldaketei eta egoiliarrengan nahiz plantillan dituzten ondorioei buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko LABen ordezkariekin, "Osasunari buruzko foru lege berriaren lehentasunen, giza baliabideen, deribazioen, produktibitatearen eta jardueraren analisia" txostena azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Jerusalemgo Ekintza Komunitarioko Zentroko zuzendari Mounir Marjieh-ekin, CAFen tranbia eraikitzeak palestinar erkidegoan duen inpaktua azaldu dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Kolonbiarekiko Elkartasunaren Koordinaziogunea Nafarroan elkartearen ordezkariekin, Kolonbiako Bakerako Parlamentuarteko Taldearen IV. Topaketaren ondorioak azaldu ditzaten. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Úrsula Pardo García andreak eta EH Bildu Nafarroa eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Nazioarteko babesaren eskatzaileendako harrera-plazak kudeatzen dituzten entitateen ordezkariekin, atzerritartasun-erregelamenduaren ondorioak azaldu ditzaten. Nafarroako EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Sozialista, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Hurrengo bilkurarako utzia.

- MAGALE-Nafarroako Harrera Familien Elkartearen ordezkariekin, Familia-harreraren Mundu Egunaren esparruan Nafarroan familia-harreraren errealitatea zein den azaldu dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Hurrengo bilkurarako utzia.

- NUPeko errektorearekin, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko hitzarmena balora dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- GVTARRAren instalazioetara, instalazioak eta bere produktuen elaborazio-prozesua ezagutzeko, bai eta bere egungo nahiz etorkizuneko beharrizanak ere. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak, Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hurrengo bilkurarako utzia.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Izapidetzeko onartu da Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 26.2 artikuluan jasotzen den Jokabide-kodea aztertzeko eta onesteko ponentziaren txostena. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, maiatzaren 30eko 12:00ak bitarte.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Elikadura katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea bermeekin aplikatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Kultura arteko Bitartekaritza Komunitarioaren Zerbitzua izenekoaren zerbitzu-kontratuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Esako urtegia handitzearen ondoriozko luizi-arriskuei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.

- Luzaideko mikrosareari eta itzalaldiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.

- Ehiza- eta arrantza-lizentzien bilakaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko zer bilakaera izan duten Itxaron-zerrendak 2024an Murrizteko Planean aurkeztutako honako ekintza hauek: "Kudeaketa-tresnak hobetzea", "Datuak ustiatzeko tresnak hobetzea" eta "Datuak aztertzeko teknika berriak". Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko zer bilakaera izan duten Itxaron-zerrendak 2024an Murrizteko Planean aurkeztutako honako ekintza hauek: "CPS telekontsulta", "Pazienteen telemonitorizazioa/telezaintza" eta "Osasun Karpeta Pertsonala". Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, lan-istripuen aurka egindako kanpainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ELA diagnostikatu zaion pertsona-kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Kulturako lanbideen lege-proiektua zertan den jakiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Vázquez de Mella-Bayonne ikastetxe publikoan 2025-2026 ikasturterako 3 urteko bi lerroetako bat kentzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- NITRACHE estrategia eta abeltzaintza-instalazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2024-2025 ikasturtean C2 maila kreditatzeko probei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko eta euskarako probei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Lizarrako, Barañaingo eta Zizur Nagusiko udalen 2023ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzak”, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

BESTELAKO GAIAK:

- PSN talde parlamentarioak aurkeztuta, Kevin Luceroren hautagaitza aldarrikatu da Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Eskola Kontseilurako edo Hezkuntzako Batzorde Nagusirako eta Tokiko Kontseiluetarako izendatu behar duen kidea hautatzeko, Inma Jurío andrea ordezteko, parlamentari karguari uko egin baiti0.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konferentziaren lehendakariaren komunikazioa, zeinaren bidez igortzen baititu maiatzaren 15en Bruselan eginen den bilera ofizialari buruzko informazioa eta dokumentuak.

- Eskaria, Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Ez da onartu, epea iraungita egoteagatik.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu maiatzaren 20an egin behar duen agerraldia geroratu dadin eta agerraldia egiteko beste egun bat zehaztu dadin.