Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Urriak 13

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2025eko urriaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekinNafarroako Gobernuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren opakizunarekin. Hartara, ekitaldi bat eginen du heldu den urriaren 17an, Parlamentuko atalondoan, 12:00etan, Gizarte Entitateen Plataformarekin batera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eutsi egiten dio pobreziaren eta desberdinkeriaren aurka duen konpromiso irmoari.

 

3. Nafarroako Parlamentuak funtsezkotzat jotzen du erronka global berriei aurre egitea, areagotu egin baitituzte desberdinkeriak gure gizartean, eta are gehiago herrialde txirotuetan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak olan bat jarriko du bere fatxadan Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren oroitzapenez.