1. FORU LEGE PROIEKTUAK
2. FORU LEGE PROPOSAMENAK
2.1. Nafarroako Gobernuaren irizpidea, Laugarren xedapen iragankorra indargabetze aldera Espainiako Konstituzioa aldatzea xede duen lege-proposamenari buruzkoa (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/PRC-00002
3. INTERPELAZIOAK
4. MOZIOAK
4.1. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da bidaiderik gabeko adingabeentzako harrera-protokolo bat ezar dezan Nafarroako toki-entitateetan, erakundeen arteko elkartasunean eta kogobernantzan oinarrituta (Alzórriz Goñi, Ramón - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-25/MOC-00093
4.2. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte-zerbitzuen eta zainketen sistema publiko, komunitario eta desmerkantilizatua eraikitzeko urratsak egin ditzan (Arza Porras, Javier - EH Bildu Nafarroa) 11-25/MOC-00134
4.3. Eskaria, honako mozio hau erretiratu dadin: Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu Ameriketako Estatu Batuetako arduradun politikoen adierazpenak, eskurik ez sartzearen printzipioa urratzen dutenak, eta berretsi egiten du nazioarteko zuzenbidea, arauetan oinarritutako nazioarteko ordena eta herrien burujabetza errespetatuz egin behar dela Groenlandiaren estatus politikoari eragiten dion planteamendu oro (Jiménez Aragón, Irati - EH Bildu Nafarroa) 11-26/MOC-00023
4.4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol egokitua berariaz babesteko plan bat taxutu dezan (Trigo Oubiña, Francisco Javier - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/MOC-00056
4.5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da batzorde berezi bat eratu dadin Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan, LGTBI+ arloko politikei ekiteko toki-esparruan (Gallo San Román, Oihana - EH Bildu Nafarroa) 11-26/MOC-00057
4.6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da LGTBI+ ikuspegia jaso dezan foru-eskumeneko gizarte-politikak diagnostikatu, planifikatu eta garatzean (Arza Porras, Javier - EH Bildu Nafarroa) 11-26/MOC-00058
4.7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kultura-ekitaldietara joateko garraio-zerbitzurako programa pilotu bat taxutu dezan modu deszentralizatuan, programa berekiak nahiz dirulaguntza publikoen bidez finantzatutako programak izan, toki-entitateen parte-hartzearekin (Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-26/MOC-00059
4.8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuio eta gaitzespenik erabatekoena adierazten du, Korrikan ETA erakunde terroristako kideen alde agertu diren pankartak, afixak, sinboloak eta adierazpenak direla-eta (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-26/MOC-00060
4.9. Mozioa. Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da 2026an goi-mailako arte-ikasketak eta profesionalak ematen dituzten Nafarroako ikastetxe publikoekiko elkarrizketa-mahai bat eratu dezan, sektorearen beharrizanak aztertzeko (Maiz Ulaiar, Eneka - EH Bildu Nafarroa) 11-26/MOC-00061
4.10. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira erantzun bateratua eman diezaioten suteen prebentzioari eta haiei aurre egiteari, Babes Zibileko Sistema Nazionalaren esparruan (Jiménez Román, Emilio - G.P. Mixto) 11-26/MOC-00062
4.11. Mozioa. Horren bidez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da Matchfunding-eko deialdi pilotu bat sor dezan 2027an (López Córdoba, Daniel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/MOC-00063
5. AGERRALDIAK
5.1. Osasuneko kontseilariaren agerraldia, azaldu dezan BIDEAN-Transporte Sanitario de Navarra SL enpresak zenbateko kostu handiagoa daukan Nafarroako Osasun-garraiorako 2023ko Jarduketa-planaren aldean (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/COM-00049
5.2. Jokabide Suiziden Prebentzio eta Arretarako Erakunde arteko Koordinazio Batzordearen ordezkarien agerraldia, Nafarroan jokabide suizidak dauzkaten pertsonak artatzeko eta jokabide horiek prebenitzeko estrategia aurkeztu dezaten (Nafarroako Gobernua) 11-26/COM-00050
6. LAN-BILKURAK ETA BISITAK
6.1. Eskaria, C eta D mailako lanbide-karreran metatutako zorraren ordainketa dela-eta egungo egoera zein den azaltze aldera Erizaintzako Teknikarien Sindikatuaren ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratu dadin (G.P. Unión del Pueblo Navarro, G.P. Partido Popular de Navarra, G.P. Mixto) 11-26/SET-00024
6.2. Lan-bilkura. ALBOAN gobernuz kanpoko erakundearen ordezkariekin, Darien-go migrazio-korridorean bizi duten errealitateari buruz informa dezaten (Pardo García, Úrsula - Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, G.P. Partido Popular de Navarra, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/SET-00026
6.3. Lan-bilkura. Juani Rishmawi-rekin, Israelgo espetxeetako egoerari eta Palestinako herriaren egungo egoerari buruz informa dezan (Geroa Bai, Pardo García, Úrsula - Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/SET-00027
6.4. Bisita. Arkeologia-funtsen biltegira, Urbasan agertu den bisonte baten gorpuzkiak ezagutzeko (G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, G.P. Unión del Pueblo Navarro, Crespo Luna, Ibai - Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai) 11-26/VST-00012
6.5. Bisita. Rocaforteko gaztelura, Baskuntsa proiektua ezagutzeko (Geroa Bai, G.P. Unión del Pueblo Navarro, Crespo Luna, Ibai - Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, G.P. Partido Popular de Navarra, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/VST-00013
7. COMISIONES PARLAMENTARIAS, PONENCIAS E INTERGRUPOS
8. AHOZKO GALDERAK
8.1. Galdera. Jakiteko ea zergatik ez den oraindik onetsi Nafarroako polizien gardentasunaren eta jardunbide egokien batzordea eratzeko Nafarroako lehendakariaren foru-dekretua (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 11-26/POR-00117
8.2. Galdera. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 2025eko gogobetetasun-inkestari buruzkoa (Esporrín Las Heras, María Teresa - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-26/POR-00118
9. GALDERA IDATZIAK
9.1. Galdera. Nafarroako landa-eremuetan digitalizazioaren arloan egindako jarduketei buruzkoa (Nosti Izquierdo, María Teresa - No adscrita) 11-26/PES-00085
9.2. Galdera. Jakiteko zertan den mozio honen betetze-egoera: Nafarroako Gobernua premiatzen da Itoizko zentral hidroelektrikoa abio beltzeko azpiegitura estrategiko bihurtzeko aukera aztertu eta sustatu dezan CANASA SA eta Red Eléctrica Española (REE) sozietateekin batera (Elizalde Urmeneta, Ana María - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/PES-00086
9.3. Galdera. Jakiteko ea zehapen-espedienterik abiarazi den Korrikan ETAko kideak omentzeagatik edo erakusteagatik edo terrorismoa goraipatzeagatik (Jiménez Román, Emilio - G.P. Mixto) 11-26/PES-00087
9.4. Galdera. NTV Solutions enpresak jasotako dirulaguntzei buruzkoa (Mendo Goñi, Oihan - EH Bildu Nafarroa) 11-26/PES-00088
9.5. Galdera. Administrazio-egoera irregularrean egonik ezohiko erregularizazio-prozesuan sar daitezkeen pertsonak artatzeko zerbitzuaren lizitazioari buruzkoa (López Mañero, Cristina - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/PES-00089
9.6. Galdera. Osasunbidea Osasun Zerbitzuan eta Osasun Departamentuan telelana egiten duten pertsonei buruzkoa (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 11-26/PES-00090
9.7. Galdera. Tuterako Ikastetxe Integratu Politeknikoa-Eskola Tekniko Industrialean 2025-2026 ikasturtean Soldadura eta Galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloa ez eskaintzeko arrazoiei buruzkoa (Soto Díaz de Cerio, Miren Itxaso - Geroa Bai) 11-26/PES-00091
10. GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
10.1. Ebaluazio-txostenak, 2025-2027 eperako Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdiei buruzkoak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari dagokionez. (Nafarroako Gobernua) 11-25/PPG-00002
11. KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA
12. BESTELAKO GAIAK
12.1. sobre cualquier mail recibido y/o enviado por el servicio de prevención de riesgos laborales del SNS-Osasunbidea, en la actual legislatura o en la anterior (López Mañero, Cristina - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/PEI-00245
12.2. sobre los expedientes de las acciones realizadas dentro de la actuación ID125 "Capacidades digitales para el Reto Demográfico NAVARRA" (Ansa Echegaray, Ángel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/PEI-00250
12.3. por el que se abre el plazo de presentación de candidaturas para la designación de cuatro Magistrados del Tribunal Constitucional (Presidente - Senado) 11-25/ELCT-00001
12.4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharrekoak diren lau kideak hautatzea eta Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakaria hautatzea. (Consejo de Transparencia de Navarra) 11-23/ELC-00005
13. ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK
13.1. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Parkinsonaren Mundu Egunaren ospakizunarekin (Presidencia del Parlamento de Navarra) 11-26/DEC-00022
13.2. por la que el Parlamento de Navarra reconoce y conmemora el 8 de abril, día internacional del Pueblo Gitano, así como el 27 de abril, día del Pueblo Gitano de Navarra (Presidencia del Parlamento de Navarra) 11-26/DEC-00023
14. OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK
14.1. Miguel Ángel Aurrecoechearen agerraldia, Eledunen Batzarrak eskatuta, 2024ko kontu orokorrei buruzko txostena eta auditoreak egin duen txostenaren eta lehendakariak sinatu duen txostenaren artean dauden desadostasunak azaldu ditzan (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/COM-00047
15. GALDERAK ETA ERANTZUNAK