2026ko apirilaren 20ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2026ko APIRILAren 20a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 20, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU-LEGE PROIEKTUAK:
- Nafarroako 2024ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua. Irakurketa bakarra. Maiatzaren 14ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, maiatzaren 13ko 12:00ak bitarte.
- 1/2026 Foru Lege-dekretua, apirilaren 15ekoa, zeinaren bidez neurri fiskalak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ekialde Hurbileko krisiaren ondorio ekonomikoei erantzuteko. Apirilaren 30eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
FORU-LEGE PROPOSAMENAK
- Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzea xede duena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.
INTERPELAZIOAK
- Migrazioaren eta erregularizazio-prozesuen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaintza akademikoa dibertsifikatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Ez onartua.
MOZIOAK
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da energia elektrikoa sortzeko autokontsumo kolektiboa gauzatzeko izapidetzearen gaineko neurriak har ditzan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu dute. Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ez ditzan itxi haur-hezkuntzako ikasgelak, ez sare publikoan, ez sare itunduan, heldu den ikasturtea planifikatzeko prozesuan. Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea. Presakoa.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Iruñean 1978ko sanferminetan eta Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakarietan Estatuak izan zuen erantzukizun nagusi eta zuzena aitortzeko bidean jarrai dezan. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua premiatzen da proiektu pilotu bat garatu dezan Iruñeko eta Tuterako udal-merkatuetan supermerkatu publiko bana jartzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Hezkuntzako kontseilariarena, hezkuntza-itunen ebazpenari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarena, Hithium Nafarroan ezartzeko prozesuaren berri eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariarena, osasunaren esparruko aberaste bidegabeko egoeran dauden kontratuei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK
- LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE, HIRU eta CGT-LKN sindikatuen ordezkariekin, Nafarroako 2025eko laneko istripu-tasari buruzko txostena azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkariekin, lurralde-estrategia eta Euskara 2036 proiekzio-plana aurkez dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Tafalla-Izarbeibarren, Oibar-Zangozako eskualdean eta Fitero-Cintruénigon 2023an haur eta nerabeekin prebentzio komunitarioaren arloan abian jarri diren hiru esperientzietako ordezkariekin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Bargotako aztarnategi arkeologikora (Mañeru). EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK
- “360 Hezkuntza” ikaskuntza integralaren ereduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Erretiratu egin da.
- Etorkin ilegalek Nafarroan errenta bermatua jasotzeari buruzkoa. Talde Mistoko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du. Apirilaren 23ko Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- Superabitaren banaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria. Erretiratu egin da.
- PFEZaren deflaktazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria. Ez onartua.
- Nafarroako ekonomiaren agertokiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Delituak egin dituzten 14 urtetik beherakoendako programa pilotuaren funtzionamenduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.
- Traumatologia Zerbitzua dela-eta hartutako erabakiei eta ekintzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Traumatologia Zerbitzuko itxaron-zerrendei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Sendavivako obren kontratuetan zenbatetsitako inpaktu ekonomikoari dagokion zenbatekoa itzultzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria.
- Superabitaren banaketa lurraldeen arabera egiteari buruzkoa eta Inbertsio Plana zer irizpideren arabera itxi zen jakiteko. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.
- Jaiotze-tasa jaistearen ondorioz taldeak galtzen direla-eta eskola publikoaren eta itunduaren artean erantzun ekitatiboa bermatze aldera Hezkuntza Departamentua hartzen ari den neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Unibertsitate-sistemari buruzko foru-legearen idazketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.
- Jaiotze-tasaren jaitsierari eta horrek hezkuntzan dituen inplikazioei buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Apirilaren 23ko Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.
- Belateko obren aldaketa edo aldaketak izapidetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.
- Txinako Hithium enpresarekiko akordioaren balorazioari eta horrek Nafarroan izanen dituen ondorioei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Apirilaren 23ko Osoko Bilkura. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.
- Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokari buruzko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoa urratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.
- Izapidetze-unitate administratiboek Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eta Errenta Bermatuaren eskabideak prozesatzen dituzten herriak birzentralizatzeko erabakiari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du. Apirilaren 23ko Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.
- Neurri fiskal berriak lantzeari begira Ogasun Departamentuak darabiltzan aurreikuspenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Apirilaren 23ko Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK
- Hartzak ganaduari egindako erasoak prebenitzeko 2024an hartutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Foruzaingoak Nafarroan Donejakue Bidean egiten duen zaintza indartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Nafarroan gaur egun paratu, merkaturatu edo erabiltzen diren materialek amiantorik ez dutela egiaztatzeko kontrol-mekanismoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Arantzaditik irtenarazitako 98 pertsonak artatu eta babesteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Fiteron A ereduan aurrematrikulatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Belateko tunelak bikoizteko obrak egiteko epea luzatzeri buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Belateko tunelak bikoizteko obren aldi baterako enpresa-elkarte esleipen-hartzaileak jasotako zenbatekoak inpugnatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Osasun Departamentuaren 2025-2027ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Hezkuntza Departamentuaren 2025-2027ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025-2027ko aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2025eko deialdien ebaluaziorako txostenak.
BESTELAKO GAIAK
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Senatuak 2026ko apirilaren 7an hartutako erabakia, zeinaren bidez luzatu egiten baita Konstituzio Auzitegiko lau magistratu hautatzeko hautagaitzak aurkezteko epea (Andaluziako Parlamentua deseginda baitago). Lehen, ekainaren 15ean amaitzen zen epe hori, eta orain irailaren 11ko 18:00ak arte luzatu da.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE-ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Hezkuntzaren aldeko 2026ko Mundu Astearen ekitaldi nagusia Nafarroako Parlamentuan egitea. Apirilaren 28an izanen da, 11:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan.
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen aldeko Konbentzioaren XX. urteurrenaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, ekitaldi instituzional bat eginen da maiatzaren 4an, 12:30ean, Atalondoan.
- Mahaiak onetsi du 2024ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren entitate onuradunek egindako lanak aurkezteko ekitaldi bat egitea. Maiatzaren 8an izanen da, 16:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan.
- Onetsi da Nafarroako Parlamentuko aretoen erabilerari buruzko arauak aldatzeko proposamena.