Noiz argitaratua Asteazkena, 2026.eko Maiatzak 27

Nafarroako Gobernua premiatzen da nekazaritza-droneen erabilera baimentzen duen araudia egokitu dezan

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi du. 2026ko maiatzaren 26an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du susta dezan, Espainiako Gobernuaren eta Europako Batzordearen aurrean, 1311/2012 Errege Dekretuaren eta foru-araudiaren aldaketa, droneen bitartezko fitosanitario-aplikazioak garaiera txikiko aplikaziotzat har daitezen, nekazaritza-abiazioaz bestelakotzat alegia. Erregimen berri hori arriskuen ebaluazioan eta droneen errealitate teknikoan oinarritu beharko da, eta erregistro, prestakuntza eta aseguruetarako baldintza proportzionalak ezarri beharko dira.

 

2.- Landa Garapeneko Departamentua premiatzen da legea egokitzen den bitartean, salbuespenez baimendu dezan droneak erabiltzea larrialdi-egoeretan (uholdeak, sarbide ezinezkoa, muturreko maldak) eta arrisku txikiko edo biokontroleko produktuekin egindako programa pilotuetan, Frantziako eta Italiako ereduei jarraituz. 

 

3.- Nafarroako Gobernuari proposatzen zaio unibertsitate, zentro teknologiko, kooperatiba eta droneen enpresekin hitzarmenak egitea, proiektu pilotuak eta azterlan konparatiboak garatze aldera”. Ekimen horiek droneen bitartezko tratamenduen eraginkortasuna, segurtasuna eta ingurumen-eragina ebaluatuko dute, eta araubide berrirako oinarri zientifiko gisa balioko dute.

 

4.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio droneen bitartezko aplikatze-piloturako ikastaroak Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan eta nekazaritza-prestakuntzako programa autonomikoen finantzaketa-lerroetan sartuak izan daitezen, doakotasuna edo hobariak ziurtaturik eta sektorearen modernizazioa bultzaturik.

 

5.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio erabaki hau Nafarroako Gobernuari, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, Nafarroako eurodiputatuei eta nekazaritza-erakundeei helaraztea, Bruselan europar ikuspegiaren aldaketa bat defendatzeko, eskualde aitzindariei –hala nola Nafarroari– modua emanen diena doitasunezko nekazaritzaren iraultza lideratzeko.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1, 3, 4 eta 5 atalak UPN, EH Bildu, PPN eta Talde Mistoak emandako aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen abstentzioekin onetsi dira. 

 

2. atala UPN, PPN eta Talde Mistoak emandako aldeko botoekin eta PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen abstentzioekin onetsi dira.