Noiz argitaratua Asteazkena, 2026.eko Maiatzak 27

Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol egokitua berariaz babesteko plan bat taxutu dezan

Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak onetsi du. 2026ko maiatzaren 27an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du toki-entitateekin lankidetzan kirol-instalazio publikoetara sartzeko lehentasunezko protokolo bat egin dezan kirol egokituko edo desgaitasuna duten pertsonen klub eta elkarteentzat, ordutegiak esleitzeko baldintza ekitatiboak bermatzeko.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio berma dezan toki-entitateek ordutegi espezifikoak gorde ditzatela udalen kirol-instalazioetan kirol egokitu edo inklusiboko jardueretarako, bereziki eskola- eta lan-jarduerarekin bateragarriak diren ordutegietan.

 

3.- Nafarroako Gobernuari exijitzen zaio Nafarroako Kirol Inklusiboaren Sarea sortzea bultza dezan, kirol-federazio, elkarte eta gizarte-entitateekin lankidetzan, ahalbidetuko duena kirol-programa egokituak koordinatzea; instalazioak eta baliabideak partekatzea; eta lehiaketa inklusiboak sustatzea.

 

4.- Foru Exekutiboa premiatzen da desgaitasuna duten pertsonen kirol-klubei laguntzeko programa espezifiko bat gara dezan, barne hartuko dituena kirol-instalazioak erabiltzeko laguntzak; kirol-material egokitua eskuratzeko laguntza; eta teknikari espezializatuen prestakuntza”.

 

5.- Nafarroako Gobernuak, urtebeteko epean, desgaitasuna duten pertsonei kirol-instalazio publikoetarako sarbidea bermatzeko hartutako neurriei buruzko txosten bat aurkeztuko dio Nafarroako Parlamentuari.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, EH Bildu eta Geroa Bairen abstentzioekin eta PSNren eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin.