Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera ofiziala egin dio Boiseko (Idaho) Estatu-unibertsitateko ikasle-talde bati, zeina Euskal Herriaren eta Nafarroaren historiari eta kulturari buruzko udako ikastaro batean parte hartzen ari baita.
Unai Hualdek Erakunde-aretoan egin dio harrera ordezkaritza iparramerikarrari, eta Nafarroako Parlamentuaren eginkizunak nahiz Legebiltzarrak XI. legegintzaldian duen osaera azaldu dizkie ikasleei.