Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “Nafarroako Bide Segurtasunerako Estrategia berria, zeina 2013an aplikatzen hasiko baita, susta dezan” premiatzen duen ebazpena.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “aipatu estrategia modu parte-hartzailean taxutu dezan, bide segurtasunaren garapenarekin lotutako sektoreekin eta eragileekin eta herritarrekin lankidetzan”.

[2012/06/28]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, Ganbera “herritarren eskubide zibilak mugatu eta urratzen dituen neurri oro errefusatzera” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Espainiako Gobernua “pertsona guztien eskubide zibilak errespeta ditzan” premiatzen den.

Era berean eta hirugarren atal batean, Gobernu zentralari “iragarritako neurriak aplika ez ditzan” dei egiten zaio.

[2012/06/28]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, Nabai-k, Bildu-k, PPNk eta I-Ek alde emandako botoekin eta SNren abstentzioarekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “NUKFarekin batera, ‘Kanporatzerik ez, ordezko aukerak’ programa heda dezan eta toki entitateak parte hartzera eta aipatu programa ezarri nahi duten ikastetxeetako Bizikidetasun Batzordearekin elkarlanean aritzera bultza ditzan, programak behar bezala funtziona dezan”.

Onetsitako ebazpena PPNk eta Nabai-k adostutako in voce aldaketa zuzenketa baten ondorio da.

[2012/06/28]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Nafarroako Gobernua “Liburutegi Nagusi berrian arreta egokia emateko behar diren langile guztiak jar ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “ez dezan kanpoan kontrata Liburutegien zerbitzua”.

[2012/06/28]

Nafarroako Parlamentuak, SNk Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, Nafarroako Gobernua “apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretua aplika ez dezan eta osasun laguntza integrala ziurta diezaien pertsona guztiei, beren egoera administratiboa zein ere den” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

[2012/06/28]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SN, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez “Gobernuko Lehendakari andreari eskatzen zaion presaz aurkez dezan Konfiantza Eskaera”.

Zioen azalpenean, Nabai, Bildu eta I-E parlamentu-taldeek aurkeztutako ebazpenak irizten du behin gobernu-ituna hautsita, Yolanda Barcina-ren inbestidurak “birtualtasun demokratikoa galdu” duela, eta, hartara, Lehendakariari eskatzen zaio presaz aurkez dezan Konfiantza Eskaera.

[2012/06/28]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta PPNk alde emandako botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta UPNk kontra emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “udako hilabeteetan Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidea programari euts diezaion” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur; programak 1212aren eta 1512aren mendeurrenen ospakizunen karietara, Gotorlekuen ondarearen bidez Nafarroaren historia eta Foru Komunitateko hemeretzi txoko ezagutzeko aukera ematen baitu.

[2012/06/15]