Nafarroako Parlamentuak gaur, hilak 20, astelehenarekin, ekitaldi instituzional bat eginen du ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko.
Harrera 11:00ean izanen da, Parlamentuaren egoitzako areto instituzionalean, eta honako hitzaldi hauek egonen dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen hitzaldia eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkari Lehbib Breikaren hitzaldia.