Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin dio Guardia Zibilak Nafarroan duen buruzagi Benito Salcedo Muñoz jaunari, zeinak karguan berriki ordeztu baitu Luis Iglesias Martínez jenerala, Kataluniara igorria izan dena.

[2007/11/15]

Gaur, asteartea, azaroak 13, hasiko dira Nafarroako Parlamentuak antolaturiko jardunaldi batzuk, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa onetsi izanaren eta indarrean sartzearen hogeita bosgarren urtemugaren oroitzapenekoak. Jardunaldi horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatuta daude, Legebiltzarrak interes komuneko jardueretan lankidetzan aritzeko hitzarmenak sinatuta baitauzka erakunde horiekin.

[2007/11/12]

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuaren 2008rako aurrekontu-proiektua. Aurrekontuaren zenbatekoa 12.904.740 eurokoa da. Horrek esan nahi du % 3ko gorakada izan duela 2007ko aurrekontu bateratuarekin alderatuta.

[2007/11/05]

Europako eskualdeetako legebiltzarretako lehendakarien XI. batzarra (CALRE) Berlinen egin da, urriaren 21 eta 22an, Baden-Württemberg-eko Parlamentuak antolatuta. Batzar horretan ordezkatuta egon dira Belgika, Alemania, Espainia, Italia, Austria, Portugal eta Erresuma Batuko berrogeita hemeretzi legebiltzar.

[2007/10/25]

Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariorde Javier Marcotegui Ros jaunak eta legebiltzarreko legelari nagusi Pablo Díez Lago jaunak osaturiko ordezkaritza Berlinera joan da, CALREren (Europako eskualdeetako legebiltzarren konferentzia) 11. biltzarrera. Biltzar horren lehendakaria Peter Straub da, Baden-Württemberg estatuko parlamentuko lehendakaria, eta biltzarra urriaren 22an eta 23an eginen da.

[2007/10/19]

Bart eraso egin diote Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Vicente Ripak Miranda-Argan duen etxebizitzari. Eraso horrek, Ripa jaunaren eta bere familiaren segurtasunari eta osotasun pertsonalari zuzendutako indarkeriazko ekintza den aldetik, guztiz arbuiatua eta gaitzetsia behar du izan.

[2007/10/17]

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura berezia egin eta honako adierazpen politikoa onetsi dute, Bizkaiko Galdakao herriko zinegotzi sozialista baten eskoltari zauri larriak eragin dizkion ETAren azken ekintza dela-eta:

[2007/10/10]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, harrera egin dio gaur bere bulego ofizialean giza eskubideen defendatzaile saharar Hmada Hamad jaunari, zeina Nafarroara etorri baita "Paz y Libertad en el Sahara – Bakea eta Askatasuna Saharan” parlamentu-taldeen arteko taldeak gonbidatuta.

[2007/10/04]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, Juan Carlos I.a Erregea agurtu zuen, Ablitaseko aerodromorako programatuta zeuden Talde Taktiko Espedizionarioaren maniobra militarrak ikustera etorri zela-eta.

[2007/10/04]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, irailaren 27an harrera egin zien arreta-defizita (hiperaktibotasun eta inpultsibotasunarekin edo gabe) daukaten Erriberako pertsonei eta haien familiei laguntzeko Nafarroako ANDAR elkarteko ordezkariei.

[2007/10/03]