"Arropa Garbia" kanpainaren estatuko koordinatzailea den SETEM Federazioaren lana azpimarratu du Hualdek, eta gizarte sareak jardun politiko eta parlamentario onari egiten dion ekarpena aldarrikatu du
Sozietate publiko guztiak jarduera-sektoreka antolatuta biltzen dituen organoan Ganberaren ordezkari izanen dira PSN, Geroa Bai eta EH Bilduren hautagaiak
Indarreko babes-epea duten errentamendu-araubidean edo errentamendu eroserrazeko araubidean kalifikatutako etxebizitzei iraupen mugagabea aplikatuko zaie, haien behin betiko kalifikazioa edonoizkoa izanik ere
Aldatu egiten dira balorazio-eskumena baliatzeko ardura duen organo kideaniztunaren osaera eta atxikipena, halako moldez non Lehendakaritza Departamentuaren esanetara egotera pasatzen den
Errepideen alboetan dauden bizikleta-bideak eta ziklo eta oinezkoentzako bideak legean sartuko dira, eta bazterbideak bizikleta-ibilbide gisa erabiltzea erraztuko da
Logelak alokatzeko modalitateak zehaztu dira, eta ohiko erabilerak, aldi baterakoak eta ostatu-erabilerak bereizi, etxebizitza-alokairuaren berezko bermeak txertatzeaz gain
Parlamentuak sinplifikazio-plan eta -txosten bat exijitzen ditu, hiru hilabetean prest edukitzekoak, halatan ekidite aldera zama burokratikoak “belaunaldi-erreleboa zailtzea edo zama horrek landa-inguruneari eusten dioten haiek sistematik kanporatzea”.
Parlamentuak Exekutiboari txosten bat eskatzen dio, moratoriaren onespenaz geroztik eginiko urrats guztiei buruzkoa; halaber exijitzen du sektorearteko mahaia deitua izan dadila, eredu ordenatu, garden eta lurralde-orekaduna definitzeko
Atzerrian bizi diren nafarrek Foru Komunitatearekiko lotura indartzeko eta kide izatearen sentimenduari eusteko estrategia instituzionalaren parte izan da bisita