Berriak

RSS-2.0

Parlamentu-taldeek 998 zuzenketa aurkeztu dizkiote, gaur amaitzen den epearen barrenean, 2008ko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari.

[2007/12/19]

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elena Torres Miranda, bi alabaz erdi da gaur. Ama eta bi alabak oso ondo daude.

[2007/12/13]

Parlamentuan ordezkatuta dauden indar politikoetako ordezkariek eta "Pobreziarik ez Nafarroan" plataforma osatzen duten erakundeetako kideek Pobreziaren aurkako Nafarroako ituna sinatu dute gaur Nafarroako Parlamentuan, Legebiltzarreko egoitzako erakunde-aretoan eginiko ekitaldi batean.

[2007/12/10]

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak presako bilera egin dute gaur –larunbata, abenduak 1–, 13:30ean, Capbretonen (Frantzia) guardia zibil bat erail eta beste bat zauritu izana gaitzesteko.

[2007/12/01]

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren Eguberrietako argiztapenaren ordutegia murriztea.

[2007/11/27]

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu dute 2008ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua, gaur, astelehena, azaroak 26, 13:30etik aurrera eginiko bilkuran.

[2007/11/26]

Nafarroako Parlamentuak, 2007ko azaroaren 22an egindako Osoko Bilkuran, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatzeko erabakia onetsi zuen. Aldaketa hori 2007ko azaroaren 5ean sinatu zuten Nafarroako Gobernuak eta nazioko Gobernuak.

[2007/11/22]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, bere bulego ofizialean harrera egin dio Guardia Zibilak Nafarroan duen buruzagi Benito Salcedo Muñoz jaunari, zeinak karguan berriki ordeztu baitu Luis Iglesias Martínez jenerala, Kataluniara igorria izan dena.

[2007/11/15]

Gaur, asteartea, azaroak 13, hasiko dira Nafarroako Parlamentuak antolaturiko jardunaldi batzuk, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa onetsi izanaren eta indarrean sartzearen hogeita bosgarren urtemugaren oroitzapenekoak. Jardunaldi horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan antolatuta daude, Legebiltzarrak interes komuneko jardueretan lankidetzan aritzeko hitzarmenak sinatuta baitauzka erakunde horiekin.

[2007/11/12]

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuaren 2008rako aurrekontu-proiektua. Aurrekontuaren zenbatekoa 12.904.740 eurokoa da. Horrek esan nahi du % 3ko gorakada izan duela 2007ko aurrekontu bateratuarekin alderatuta.

[2007/11/05]