Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak Osasun Departamentua “gaixo kronikoentzako estrategia orokor bat taxutu dezan” premiatzen duen ebazpena ahobatez onetsi du gaur.

Estrategia hori, bigarren puntu batean adierazten denez, “urtebeteko epean aurkeztuko zaio Nafarroako Parlamentuari, eztabaidatu eta onets dezan”.

[2012/04/19]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk haren kontra emandako botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “garatuko duen Gardentasun Lege proiektuan beharrezko diren lege-mekanismoak sar ditzan ezagutu daitezen Erregeak kargua duen GKEtan jasotako diru-sarreren zenbatekoa eta bere familia eta Errege-etxea mantentzeko diru-sarrerak, errentak eta soldatak barne”.

[2012/03/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu (5) eta I-Ek haren alde emandako botoekin, UPN eta PPNk haren kontra emandako botoekin eta Bildu-ren bi abstentziorekin, Ganberak “Giza Eskubide eta Herritartasunerako Hezkuntza arloa eta ikasgaia Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako curriculumetik kentzearen aurka dagoela, eta Gobernu zentralari manten dezala eskatzen diola” adierazten duen ebazpena.

[2012/03/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, SN, Nabai, Bildu (3 boto), I-E eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bilduren abstentzioarekin (4 boto), ebazpena onetsi du gaur, Nafarroako Gobernua premiatzen duena “hezkuntza-sistemaren erreformari buruz egiten diren negoziazioetan, OCDEren orientabideei jarraikiz, defenda ditzan Haur Hezkuntzako 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren hezkuntza-izaera, ikasleen banatze goiztiarrik eza eta hezkuntza inklusiboa”.

[2012/03/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “berritu eta gaurkotu dezan, behin-behinekoz eta Nfebhlo-ko 58.1.a artikuluan ezarritako eskumenak jaso eta eskualdatu arte, Nafarroan preso daudenei laguntzeko eta haientzako zenbait prestazio eta zerbitzu –kultura, prestakuntza, osasun nahiz gizarte arlokoak- diruz laguntzeko hitzarmena”.

[2012/03/23]

Kanpo geratu dira alargun eta zurztasun pentsioen gutxienekoz enbatekoak eta kotizazio pentsioetarako ezarrita dagoen urteko gehienekoz enbatekoa gainditzen dutenak.

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzen dituen Foru Legea aho batez onetsi du gaur.

[2012/03/22]

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, PPN eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren abstentzioarekin, Nafarroako Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea aldatzeko Legea onetsi du gaur.

UPNk eta SNk aurkeztutako Foru Lege proposamenaren helburua da Nafarroako Gobernuak honako gain hartzeak gauzatu ditzan: Tafallako Udalaren zerbitzu terapeutikoa, Berriozarko Udalaren ginekologia, familiaplangintza eta emakumearen laguntzarako udal zerbitzua eta Orkoiengo Udalaren familia-orientazioko eta sexu-hezkuntzako udal zerbitzua.

[2012/03/22]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur zeinaren bitartez Nafarroako Gobernua premiatzen den “munta handiko neurrietan sakon dezan emakumeen aurkako indarkeriaren arloko politika integralari dagokionez, eta hartara areagotu ditzan hezkuntza arloan ezarritako eta abiarazitako prebentzio-neurriak, eraso-osteko laguntza-neurriak eta are gizarte-erantzuneko balizko neurriak aintzat hartuz”.

[2012/03/22]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bitartez Ganberak “bere babesa berresten dien Aezkoako eta Erronkariko toki entitateek beren ibarretan oihan-biomasako planta bana ezartzeko sortu eta sustatutako ekimenei”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “egin beharreko jarduketa guztiak egin ditzan, 2012an oihan-biomasako proiektuak Erronkariko eta Aezkoako ibar piriniotarretan gauzatze aldera”.

[2012/03/22]