Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat errefusatu du gaur, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin, atxiki gabearen abstentzioarekin eta UPNren, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin. Mozioaren bidez, Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatzen ziren “eremu publikoetan eta erabilera publikoko eremu batera ematen duten leku pribatuetan nicab eta burka deritzen jantziak erabiltzeko debeku orokor bat jaso zezaten Espainiako araubide juridikoan”.