Berriak

RSS-2.0


Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Espainiako Gobernua “irizpideak bateratzera eta etorkin sahararren dokumentuak izapidetzea erraztera, aipatutako printzipioetan (zioen azalpenean) oinarrituta,” premiatzen duen ebazpena.

[2012/02/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur onetsi du, UPN eta SN Parlamentu-taldeen aldeko bozekin, eta Nabai, Bildu eta I-E Parlamentu-taldeen aurkako bozekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aldi baterako zerga-tasa osagarria ezartzen duen, eta atxikipen eta kontuko sarrera jakin batzuk aldatzen dituen Foru Legea.

[2012/02/09]

Parlamentuko Osoko bilkurak gaur onetsi du, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-E Parlamentu-taldeen aldeko bozekin, eta PPN Parlamentu-taldearen abstentzioarekin, Ganberak “finantza-sektorea dela egungo krisi ekonomikoaren arduradun nagusia eta, hortaz, krisiaren ondorioen aurrean nolabaiteko erantzunen bat eman behar duela” adierazten duen ebazpena.

[2012/02/09]

Gizarteratze-Errenta arautzen duen Foru Legea onetsia

Parlamentuko Osoko Bilkurak Gizarteratze-Errenta arautzen duen Foru Legea onetsi du gaur, UPN, SN eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Nabai, Bildu eta Izquierda-Ezkerrak kontra emandako botoekin.

[2012/01/17]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur. Ebazpenaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da “bi hilabeteko epean txostena aurkeztera, etxebizitzen eraikuntza-sektorean gertatutako aldaketen ondorioak ezagutzeko eta aldaketa horiek ikusita BOEn moduluen prezioaren jaitsiera planteatzea logikoa ote den jakiteko”.

[2012/01/17]

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak 2010eko Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Legea onetsi du gaur, UPN eta SN taldeek haren alde emandako botoekin, PPN taldearen abstentzioarekin eta Nabai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra taldeek kontra emandako botoekin.

[2011/12/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak 2012ko ekitaldirako Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Legea onetsi du gaur, UPN eta SN taldeek haren alde emandako botoekin eta Nabai, Bildu, PPN eta Izquierda-Ezkerra taldeek haren kontra emandako botoekin.

Osoko Bilkuran onetsitako Legeak aurretik Ekonomia eta Ogasun Batzordeko eztabaidan irizpenari batu zitzaizkion 6 zuzenketak ditu. Zuzenketa guztiak UPN eta SPNk elkarrekin aurkeztu zituzten, 1 izan ezik, I-Ek aurkeztu zuena.

[2011/12/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nabaik (1 itzultzekoa eta bestea ordezko testuduna) Bilduk, PPNk eta I-Ek Gizarteratze-Errenta arautzen duen Foru Lege proiektuari aurkeztutako bost osoko zuzenketak baztertu ditu gaur.

Nabai, Bildu eta I-E taldeen osoko zuzenketak (itzultzekoak) eta Nabairen ordezko testudun osoko zuzenketa indargabetu dira UPN, SN eta PPNk haien kontra emandako botoekin, eta Nabai, Bildu eta I-Ek haien alde emandako botoekin.

[2011/12/23]

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak 2012ko Ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea onetsi du gaur, UPN eta SN parlamentu-taldeen aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta Nabai, Bildu eta I-E taldeen aurkako botoekin.

[2011/12/22]