Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, asteartean Almerian jazotako azken erailketa matxista gaitzesteko. Eraildako emakumea 33 urte zituen. Aldi berean, Legebiltzarrak oroitu du lan istripuan hilearen 18an Lizarran zendutako langilea, Jeremías Huanga, 56 urtekoa.

 

Almeriakoarekin, 39 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.283 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.

 

[2024/10/24]

Parlamentuak gogora ekarri ditu Gobernuaren konpromisoa eta egungo eraikinaren egiturazko gabeziak eta urritasunak osasun-eskualde oinarrizko horretako 12.000 biztanleei ematen zaien zerbitzua duintze aldera

[2024/10/23]

Funtzionamendua, erabiltzaileen profila, eskariaren maila eta SARX, SAAE eta SIOB zerbitzuek artatzen dituzten askotariko kasuistikak hurbiletik ezagutzeko

[2024/10/23]

"Gizona lurra lantzen" da, marmol zuri gaineko 1984ko grabatu bat, eta jadanik ikusgai dago Atalondoaren goialdean, antzinako egoitzatik garraiatua izan ondoren

[2024/10/23]

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu azken biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

[2024/10/22]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Juan Luis Beltrán Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko buruari harrera eginen dio astearte honetan, hilaren 22an, zeinak 2023 urteko oroitidazkia emanen dion.

 

Bilkura 10:00etan izanen da Lehendakaritzaren bulegoan.

[2024/10/21]

Unai Hualdek azpimarratu du berebiziko garrantzia duela gaixotasuna goiz detektatzeak, eta berretsi egin du Parlamentuak osasun-sistema sendotzen jarraitzeko hartutako konpromisoa

[2024/10/18]

Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioaren txostenean jasotako baina oraindik bete ez diren gomendioak lantzeko konpromisoa hartu du Ganberak

[2024/10/17]

Babes nahikorik gabe, Voxek aurten hildako 15 pertsonak eta ezbehar-tasaren indizea aipatu ditu, Espainia osoko okerrena, eta arriskuak murrizteko neurriak eskatu ditu

[2024/10/17]

Legeen eta mezenasgoaren kontzeptuaren beraren bilakaera kontuan hartuta, sektore pribatuak kultura-sektoreen garapenean parte hartzen jarrai dezan

[2024/10/17]