Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako III. Plan Teknologikoaren berrikusketa sakona egin dezan eta azter ditzan Nafarroak zer ahulezia dituen berrikuntzari eta hura ehundura sozioekonomikoan sartzeari dagokionez, eta ateratako ondorioak IV. Plan Teknologikoan isla ditzan”.

[2013/03/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, PPNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Espainiako Errege Akademiarekin hartutako konpromiso ofizialak bete ditzan”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Espainiako Errege Akademiari eta bere fundazioari urtero ordain diezaien ekarpen ekonomikoa”.

[2013/03/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak “errefusatu egiten ditu apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretuaren bidez ezarritako osasun arloko koordainketa-mota oro, larriki urratzen dituztelako herritarren eskubideak nahiz Nafarroaren eskumenak”.

[2013/03/15]

Bi hilabeteko epean "eraginkortasun eta efizientzia" helburuak lortze aldera oinarrizko gaiak jasoko zituen plan zehatz bat izatea nahi zen

[2013/03/15]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk haren aurka emandako botoarekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoarekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Parlamentua premiatzen zen “Moderna Planari eta Moderna Fundazioari buruzko erabaki proposamenak eztabaidatu eta proposatzeko Osoko Bilkura berezi eta monografiko bat egitera”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako mozioa iragan otsailaren 28an Osoko Bilkuran eztabaidatutako jabeldura baten edukiari zegokion.

[2013/03/15]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bateraezintasunei buruzko Foru Legea aplikatzerakoan irizpideak sakonki berrikus ditzan, hartara, iritzi publikoan eskandalua eragiten duten eta gure Komunitateko erakundeekiko sinesgarritasuna kaltetzen duten kasuak gutxitzeko, gobernuan erantzukizun maximoa izan duten kargu ohiak ere eragiten dituzten neurrian”.

[2013/03/15]

Lehentasun ordenari dagokionez, ez du eraginik izango araua indarrean sartzean jadanik hasita dauden espedienteetan

[2013/03/14]

GIB/IHESa dutenak zenbait prestazio eta zerbitzutatik kanpo uzten dituen klausula oro baliogabetzen da eta baztertuta dauden beste gaixotasun batzuetara hedatzea premiatzen da

[2013/03/14]

Nafarroako zuzenbide iturri den ohiturari dei eginez, Antsoaingo klinika ixte aldera, atzera begirako izaera ematen zitzaion

[2013/03/14]