Los Parlamentarios Forales

Emilio Jiménez Román
Jiménez Román, Emilio
Grupo Parlamentario Mixto

Zuzenbidean lizentziaduna, eta abokatu aritua.

Militarra, Infanteriako kapitaina.

Elektrizitate-arloko lehen mailako ofiziala.

Tanke-ikastaroa (militarra), mendiko oinarrizko ikastaroa (militarra), goi-mailako ikastaroa Ergonomiaren eta psikologia aplikatuaren arloetako lan-arriskuen prebentzioan eta goi-mailako ikastaroa segurtasunean.

Lehor-armadan lan egin zuen, RCZM América 66 Iruña; segurtasun pribatuan lan egin zuen Segur Ibéricako gerente gisa, eta irakasle jardun zen segurtasun pribatuaren prestakuntzako zenbait diziplinatan.

SYRIACUS, S.A. kirol-zentroko gerentea izan zen, Barañaingo Udaltzaingo-burua, segurtasun pribatuko zuzendaria eta autonomoa.

Eskualde-entrenatzailea izan zen, eta Jiu-Jitsuko eta Judoko irakaslea, eta prestakuntza du defentsa pertsonalaren eta Taekwondoaren alorretan.

Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.

Aitorpenei aurkeztutako aldaketak/berrespenak:

Ikus 2024ko jarduerak. Ikus 2024ko ondasunak.

Ikus 2025eko jarduerak. Ikus 2025eko ondasunak.