Aurkezpena

2018ko maiatzaren 25ean, indarra hartu zuen Datuen Babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Erregelamenduak, apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak, zeinak pertsona fisikoen babesa ezartzen baitu datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez.

Erregelamenduaren ondoren, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa onetsi zen, zeinaren xedea baita araudia datu pertsonalen izapidetzerako eredu berri horren arabera egokitzea.

Eredu berria Nafarroako Parlamentuan abiarazteko hainbat neurri hartu behar dira, besteak beste, Nafarroako Parlamentuko datu-babeserako ordezkariaren figura sortzea (110. NPAO, 2018ko irailaren 14koa), eta Tratatzeko Jardueren Erregistroa onestea ere bai.