Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Europar Erregelamendu (DPBEE) berriak, beste berritasun batzuen artean, aurreikusten du ezen tratamendu-arduradunak behartuta daudela datu-babeserako ordezkari (DBO) bat hautatzera, tratamendua egiten duena agintari edo erakunde publiko bat denean.
Ordezkariaren posizioa eta eginkizunak DPBEEan bertan arautzen dira, xedatuz ordezkaria izanen dela zeregin gisa duena entitate arduradunari jakinaraztea zein diren datu-babesaren arloan dituen legezko betebeharrak, bai eta horri buruzko araudia betetzen dela zaindu edo gainbegiratzea, kontrol-agintaritzarekin lankidetzan aritzea eta agintaritza horren eta entitate arduradunaren arteko kontakturako gune gisa jardutea ere.
Datu-babeserako ordezkariaren estatutu juridikoaren ezaugarri erabakigarria da fitxategien arduradunarekiko duen independentzia.
Ordezkariaren profilaz denaz bezainbatean, Erregelamenduak zehazten du hura hautatuko dela dituen dohain profesionalak aintzat harturik; bereziki, dituen zuzenbide-ezagutza espezializatuak eta datu-babesaren alorrean duen eskarmentua. Hori horrela, Legebiltzarreko Mahaiak Zerbitzu Juridikoei esleitu die eginkizun hori betetzea, Legebiltzarreko legelari bat izendatuz datu pertsonalen babeserako ordezkari. Nafarroako Parlamentuko datu-babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: [email protected].
Nafarroako Parlamentuko datu-babeserako ordezkariaren izendapena: