Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 3

Nafarroako Gobernua premiatzen da akordio instituzionala bila dezan gorrotozko diskurtsoei aurre egiteko

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 3an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da akordio instituzionala bila dezan Nafarroako Parlamentuan ordezkatuta dauden indar politikoekin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin, gizarte-erakundeen parte-hartzearekin, giza eskubideak blindatzeko eta gorrotozko diskurtsoei aurre egiteko.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak gure erkidegoko ikastetxeetan prebentzio-neurriak eta programak ezartzearen alde egiten du. Neurri eta programa horien helburua da aniztasuna errespetatzea eta gorroto-diskurtsoak elikatzen dituzten aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea.

 

3.- Foru Exekutiboari eskatzen dio gizarteari zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak egin ditzan, gorrotozko diskurtsoen ondorio negatiboez kontzientziatzeko, aniztasunarekiko errespetua sustatzeko eta, hartara, bizikidetzaren alde egiteko.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak aniztasunarekiko eta bizikidetzarekiko errespetua sustatzeko konpromisoa hartzen du; hartara, Parlamentuaren jardueran eta eztabaidetan gorrotozko diskurtsoak erabiltzearen aurkako neurriak hartuko ditu, Legebiltzarreko kideen jokabide-kode bat onesteko ponentziaren baitan.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta PPNren eta Voxen aurkakoekin onetsi da.