Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Uztailak 4

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Foru Komunitateko Arartekoari bisita egin dio

Unai Hualde Foru Erkidegoko erakunde nagusietako titularrekin egiten ari den bilera-sortaren baitan gauzatu da bilkura

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, bere bulego ofizialean hartu du gaur Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, joan den maiatzean izandako azken foru eta udal hauteskundeen ondoren karguan berriz ere hautatu ondoren.

 

Patxi Verak Arartekoaren Bulegoaren jardueraren berri eman dio, eta aurreko urteko aldi berarekin alderatuta jasotako kexen kopurua handitu egin dela jakinarazi dio.

 

Bilera horretan, Verak eta Hualdek interes komuneko hainbat gai jorratu dituzte, eta lankidetza eta koordinazio lanekin jarraitzeko borondatea azaldu dute, bi erakundeek dituzten harreman onen esparruan.

 

Iruñeko Udalera eta Kontuen Ganberara egindakoak bezala, Nafarroako Parlamentuko lehendakari kargua berritu ondoren, Unai Hualde Foru Erkidegoko erakunde nagusietako titularrekin egiten ari den bilera-sortaren barruan kokatzen da bisita hau.