Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Azaroak 10

PSNk 4 mahai-lehendakaritza eskuratu ditu, Geroa Baik 3, eta EH Bilduk 8 lehendakariordetza

Asteazkenean amaituko da hamar batzorde berritzeko prozesua; hain zuzen, UPNren lehendakariak kentzeko proposamenak eta PSNren eta Geroa Bairen lehendakariordeek karguari uko egiteak ukitutakoak

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea salbu (asteazkena, 12:00), Nafarroako Parlamentuak gaur amaitu du hamar batzorde berritzeko prozesua; hain zuzen, UPNren lehendakaritzetan eta lehendakariordetza batean (Ekonomia eta Ogasuna) kargutik kentzeko proposamek (7) eta kargu-uzteek ukitutakoak; lotura formala zuten aldaketen sustatzaileetako bi indarren —PSN eta Geroa Bai— lehendakariordetzetan karguari uko teknikoa egitearekin.

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-en artean akordioa sinatu zen UPNren 7 lehendakaritza kentzeko; hain zuen 8 gelditzen zitzaizkion, asteazkenean Eskarietako Batzordekoa galdu ondoren (iraileko eratze-bilkuretan 9 lortu zituen). Akordio horren isla gisa, batzordeetako kideen hiru bostenek aldeko botoa eman dute, Erregelamenduaren 55. artikuluak behartzen duen moduan.

 

Gobernuari sostengua ematen dioten taldeen ituna Ekonomia eta Ogasuneko Batzorderaino ere iristen da, non UPN eta PPN lehendakariordetzatik eta idazkaritzatik kendu dituzten, hurrenez hurren. Operazioa 15ean amaituko da, Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordean non, Eskarietako Batzordean bezala, aldaketa iritsi den UPNren lehendakaritzak karguari uko egitetik.

 

Bilkuren hasieran lehendakari aritu dira kargutik kentzeko idazkiaren eraginpean zeuden lehendakari horiexek. Behin kenduta, eta eten labur baten ondoren, bilkurek aurrera egin dute, adinez zaharrena zen parlamentariaren buruzagitzapean, batzorde bakoitzeko kargu hutsetarako (lehendakariak eta lehendakariordeak) hautaketa egiteko.

 

Erregelamenduko 54. artikuluaren arabera, Batzordeko lehendakaritza eta lehendakariordetza aldi berean hautatzen dira, paper bidezko bozketa sekretuz, zeinetan batzordekide bakoitzak izen bat baino ezin duen idatzi.

 

Boto-zenbaketa egin ondoren, bozkatuena aldarrikatu dute lehendakari; boto kopuruan hari darraiona, lehendakariorde, eta horiei boto kopuruetan darraiena, idazkari (idazkaria Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean bakarrik aldatu da).

 

Foru Araubideko Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Ainhoa Unzu (PSN) eta Adolfo Araiz (EH Bildu). Lehenak UPNko Yolanda Ibáñezi hartzen dio txanda; eta bigarrenak, PSNko Inma Juríori, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Carlos Guzmánekin (Contigo-Zurekin) osotzen da, zeinak idazkari izaten jarraitzen baitu.

 

Ainhoa Unzuk 7 boto jaso ditu, bere taldeak eta Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari gehi EH Bilduren boto bati dagozkionak.

 

Adolfo Araizek boto bat jaso du.

 

5 boto zuri egon dira eta boto baliogabe bat.

 

Ekonomia eta Ogasun Batzordeak lehendakariorde eta idazkari berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Kevin Lucero (PSN). Idazkariaren kasuan, ez denez hautagaitzarik aurkeztu, adinez gazteena den pertsona izan da aldarrikatua. Lehenak UPNko Juan Luis Sánchez de Muniáini hartzen dio txanda; bigarrenak, PPNko Irene Royori, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Geroa Baiko Isabel Aranburuk osotzen du, zeinak lehendakari gisa segituko baitu.

 

Adolfo Araizek 8 boto jaso ditu, bere taldeak eta PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari dagozkionak.

 

6 boto zuri egon dira.

 

Hezkuntza Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Carlos Mena (PSN) eta Arantxa Izurdiaga (EH Bildu). Lehenak UPNko Javier Trigori hartzen dio txanda; eta bigarrenak, PSNko Olga Chuecari, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Carlos Guzmán (Contigo-Zurekin) osotzen du, zeinak idazkari izaten jarraitzen baitu.

 

Carlos Menak 7 boto jaso ditu, bere taldeak eta Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari gehi EH Bilduren boto bati dagozkionak.

 

Arantxa Izurdiagak boto bat jaso du.

 

6 boto zuri egon dira.

 

Osasun Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Mikel Asiain (Geroa Bai) eta Irati Jiménez (EH Bildu). Lehenak UPNko Pedro Gonzálezi hartzen dio txanda; eta bigarrenak, Geroa Baiko Pablo Azconari, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia PSNko Kevin Lucerorekin osotzen da, zeinak idazkari izaten segitzen baitu.

 

Mikel Asiainek 7 boto jaso ditu, bere taldeak, PSNk eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari gehi EH Bilduren boto bati dagozkionak.

 

Irati Jiménezek boto bat jaso du.

 

6 boto zuri egon dira.

 

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira María Solana (Geroa Bai) eta Arantxa Izurdiaga (EH Bildu). Lehenak UPNko Miguel Bujandari hartzen dio txanda; eta bigarrenak, Geroa Baiko Maria Solanari, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Miguel Garridok (Contigo-Zurekin) osotzen du, zeinak idazkari izaten segitzen baitu.

 

Maria Solanak 8 boto jaso ditu. Horietako 7 dagozkio bere taldeak, PSNk eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari, eta beste boto bat, EH Bilduk emandakoari.

 

Arantxa Izurdiagak boto bat jaso du.

 

5 boto zuri egon dira.

 

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Arantza Biurrun (PSN) eta Arantxa Izurdiaga (EH Bildu). Lehenak UPNko Yolanda Ibáñezi hartzen dio txanda; eta bigarrenak, PSNko Ainhoa Unzuri, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Carlos Guzmánek (Contigo-Zurekin) osotzen du, zeinak idazkari izaten jarraitzen baitu.

 

Arantza Biurrunek 7 boto jaso ditu, bere taldeak eta Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari gehi EH Bilduren boto bati dagozkionak.

 

Arantxa Izurdiagak boto bat jaso du.

 

6 boto zuri egon dira.

 

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Maite Esporrín (PSN) eta (EH Bildu). Lehenak UPNko Javier Trigori hartzen dio txanda; eta bigarrenak, PSNko Maite Esporríni, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Miguel Garridok (Contigo-Zurekin) osotzen du, zeinak idazkari izaten segitzen baitu.

 

Maite Esporrínek 7 boto jaso ditu, bere taldeak, Geroa Baik eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari gehi EH Bilduren boto bati dagozkionak.

 

Arantxa Izurdiagak boto bat jaso du.

 

5 boto zuri eta boto baliogabe bat egon dira.

 

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaur. Kargu horiek jaso dituztenak izan dira Blanca Regúlez (Geroa Bai) eta Adolfo Araiz (EH Bildu). Lehenak UPNko Yolanda Ibáñezi hartzen dio txanda; eta bigarrenak, Geroa Baiko Blanca Regúlezi, biek aurkezturiko ukoaren ondoren. Mahaia Carlos Guzmánek (Contigo-Zurekin) osotzen du, zeinak idazkari izaten jarraitzen baitu.

 

Blanca Regúlezek 7 boto jaso ditu, bere taldeak, PSNk eta Contigo-Zurekin-ek emandako sostenguari eta EH Bilduren boto bati dagozkionak.

 

Adolfo Araizek boto bat jaso du.

 

6 boto zuri egon dira.

 

Batzordeek 14 kide dituzte (UPNko 4, PSNko 3, EH Bilduko 2, Geroa Baiko 2, PPNko 1, Contigo Zurekin-eko 1 eta Voxeko 1), joan den legegintzaldian baino bat gutxiago alegia (talde bat gehiago egonda), talde parlamentarioek eta parlamentarien elkarteek aukeratuak.

 

Kasuan kasuko batzordearen esparruan, bai Mahaiak bai haren kide bakoitzak analogiaz beteko dituzte Erregelamenduan Parlamentuko Mahaiari eta haren kideei esleitzen zaizkien eginkizunak.

 

Batzordeek landuko dituzte Parlamentuko Mahaiak Eledunen Batzarrari entzun ondoren beraiei esleitzen dizkien aferak; eta, kasua bada, izapidetzen duten afera bakoitzari buruzko irizpen bat prestatuko dute, hartzen diren erabakiak jasota. Horiek Parlamentuaren Osoko Bilkurara eramanen dira, Parlamentuko Mahaiaren bitartez eta lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin.