1. Foru lege proiektua. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamenturako kreditu berezi bat emateari buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 11-23/LEY-00012
2. Foru lege proposamena. Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legea aldatzen duena (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-23/PRO-00010
3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gardentasunaren nahiz publizitate aktiboaren arloetan dituen betebehar guztiak bete ditzan (Álvarez Alonso, Marta - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-23/MOC-00042
4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Zibersegurtasun Agentzia sortzeari buruzko foru lege proiektu bat prestatzen has dadin. (Solana Arana, María Roncesvalles - Geroa Bai) 11-23/MOC-00046
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirolean egoera sexistei aurre egiteko laguntza-zerbitzua sor dezan. (Regúlez Álvarez, Blanca Isabel - Geroa Bai) 11-23/MOC-00062
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, espainiar guztiak legearen aurrean berdinak izatearekin eta konstituzionalismoaren eta gainerako ordenamendu juridiko indardunaren defentsarekin, zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren eta ordezkatzen dituen goi balioen berme diren heinean. (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-23/MOC-00069
7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lehentasunez eta albait azkarren izapidetu dezan gure herrialdean modu ilegalean sartzen diren etorkin guztien berehalako kanporaketa. (Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-23/MOC-00071
8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion enkante eolikoetarako egungo araudia aldatzea, bertan prezioaren irizpideez gain irizpide gehigarriak sartze aldera (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 11-23/MOC-00074
9. Mozioa. Horren bidez, Pedro Sánchezen inbestiduraren prozesutik aterako den Espainiako Gobernua premiatzen da bultzatu egin ditzan, erreformen politika bat, bizikidetza eta konkordiaren sustapena, eskubideetan aurrera egitea eta herritar guztien aurrerabidea. (Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-23/MOC-00075
10. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturarteko bizikidetzarako teknikarien sarea (TECIR) indartu eta handitu dezan. (López Córdoba, Daniel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-23/MOC-00076