1. Finantza-erakunde jakin batzuen interes- eta komisio-marjinaren gaineko zergari buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 11-25/LEY-00006
2. Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 2025eko aurrekontuan guztira 42.500,00 euroko kreditu-gehigarriak eta 1.791.378,00 euroko aparteko kreditua emateko (Nafarroako Gobernua) 11-25/LEY-00007
3. Eskaria, ekimen hori urriaren 16ko Osoko Bilkurako gai-zerrendan sar dadin (Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-25/MOC-00096
4. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte-zerbitzuen eta zainketen sistema publiko, komunitario eta desmerkantilizatua eraikitzeko urratsak egin ditzan (Arza Porras, Javier - EH Bildu Nafarroa) 11-25/MOC-00134
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako udalak premiatzen dira berma dezaten beren udal-espazio publikoak irekiak eta erabilgarriak izan daitezen, bazterkeriarik eta pribilegiorik gabe, pluraltasun kulturalaren eta bizikidetza demokratiko eta laikoaren defentsan (Guzmán Pérez, Carlos - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-25/MOC-00135
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lau hilabeteko epean aurkez dezan ekintza sozialeko hirugarren sektorea arautzeko foru-lege bat (Garbayo Berdonces, Raquel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-25/MOC-00138
7. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-egoerari buruzkoa: Espainiako Gobernua premiatzen da Atzerritarren Nafarroako Bulegoak ematen duen zerbitzua indartu eta hobetu dezan (López Mañero, Cristina - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-25/MOC-00139
8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Vianako Printzea saria emateko ekitaldia Leireko San Salbatore monasterioan egin dadin (Royo Ortín, Irene - G.P. Partido Popular de Navarra) 11-25/MOC-00141
9. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da mugaz gaindiko lankidetza bultzatu dezan eta Nafarroa-Akitania Berria-Euskadi Euroeskualdean duen parte-hartzea indartu dezan (Geroa Bai) 11-25/MOC-00142
10. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Gobernuaren tutoretzapean dauden bidaiderik gabeko etorkin ilegal guztiei egin dakizkien peritu-froga zehatzak, haien adina fideltasunez zehazteko (Jiménez Román, Emilio - G.P. Mixto) 11-25/MOC-00143