1. Mozioa. Horren bidez, Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatzen dira eremu publikoetan eta erabilera publikoko eremu batera ematen duten leku pribatuetan nicab eta burka deritzen jantziak erabiltzeko debeku orokor bat jaso dezaten Espainiako araubide juridikoan (Jiménez Román, Emilio - G.P. Mixto) 11-25/MOC-00162
2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitate osoan ezar dezan ontzien gordailu, itzulketa eta itzulerako sistema (Mena Blasco, Carlos - Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/MOC-00031
3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du pertsonaren duintasunarekin, askatasun indibidualarekin, nortasunaren garapen askearekin eta gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasunarekin konpromiso zalantzarik gabea, gure ordena konstituzionalaren ezinbesteko oinarriak baitira (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-26/MOC-00037
4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala har ditzan hartu beharreko neurriak Nafarroako Foruzaingoa soilik arduratu dadin El Sadar futbol-zelaiaren segurtasunaz bertan egiten diren partida eta lehiaketa guztietan (Regúlez Álvarez, Blanca Isabel - Geroa Bai) 11-26/MOC-00039
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da atzera bota ditzan formakuntza enpresetan egiten duten Lanbide Heziketa Dualeko ikasleen arretan egindako murrizketak (González Felipe, Pedro José - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/MOC-00040
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak egiaztatzen du Mendebaldeko Sahara nazioarteko zuzenbideari loturiko lurralde ez-autonomoa dela, zeinaren gainean Marokoko Erresumak ez baitu inolako subiranotasunik izan inoiz; hortaz, exijitzen dugu amai daitezela hark eginiko okupazio ilegala eta Saharako herriak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubidearen egiazko erabilerari hark jarritako oztopoak (G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, G.P. Unión del Pueblo Navarro, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai) 11-26/MOC-00042
7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ingurune digitalean ere garatu dezan hezkidetza. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du (Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-26/MOC-00044
8. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da berehala eta zorrotz bete dezan Emakumeen eta gizonen arteko ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzko 2/2024 Lege Organikoaren azken xedapenetako seigarrena (Olave Ballarena, Isabel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/MOC-00045