Pleno del 2026.eko Ekainak 11

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
109
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 11 ekaina, 2026 - 09:30 -tik 19:00 -ra
Fecha y hora de fin: 
Osteguna, 11 ekaina, 2026 - 19:00

1. Mozioa. Horren bidez, Diputatuen Kongresua premiatzen da izapidetzera onar dezan CERMI-Mujeres fundazioak taxututako honako lege-testu hau: “Desgaitasuna dela-eta judizialki ezgaitutako esterilizazio behartu edo baimendu gabeko biktimen errekonozimenduari, erreparazioari eta kalte-ordainari buruzko lege-proposamen/proiektuaren testua” (EH Bildu Nafarroa, Biurrun Urpegui, María Aranzazu - Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/MOC-00020

2. Mozioa. Horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua premiatzen da desazkunde-politikei buruzko foru-estrategia garatu dezan 12 hilabeteko epean (Guzmán Pérez, Carlos - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/MOC-00043

3. Mozioa. Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Bardeako tiro-poligonoa Defentsarako lehentasunezko intereseko eremu deklaratu zuen dekretua indargabetu dezan (Jiménez Aragón, Irati - EH Bildu Nafarroa) 11-26/MOC-00076

4. Mozioa. Horren bidez, erakunde honek bere konpromisoa berresten du haurdunaldia borondatez eteteko eskubidearen defentsarekin eta hura baliatzeko bermearekin (Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-26/MOC-00093

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Parlamentua premiatzen dira berehala indargabetu dezan 23/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Errepideen Erabilera Kanonari buruzkoa (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-26/MOC-00095

6. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira Pedro Sánchezen gobernua, alderdia eta ingurune pertsonala ukitzen duten ustelkeria-eskandalu larri eta jarraituak gaitzets ditzaten, gure nazioa aurrekaririk gabeko narriatze-espiral batean murgilarazten ari baitira (Jiménez Román, Emilio - G.P. Mixto) 11-26/MOC-00100

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroaren autogobernuarekiko duen konpromisoa berresten du, bere eskubide historikoen eta berezitasun instituzionalaren adierazpena izateaz gain, funtsezko tresna baita Foru Komunitatearen aurrerabide ekonomiko, sozial eta demokratikorako (Regúlez Álvarez, Blanca Isabel - Geroa Bai) 11-26/MOC-00101

8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du zuzenbide estatua eta epaile, fiskal eta segurtasun indar eta kidegoen lana babesten dituela eta arbuiatzen du erakunde judizialak eta polizialak beldurrarazteko, horiei xantaia egiteko edo sinesgarritasuna kentzeko ahalegin oro (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/MOC-00103