Berriak

RSS-2.0

Legebiltzarrak Nafarroaren defentsarako eta aurrerabiderako egin zuen ekarpena aitortu eta eskertzen du eta minutu bateko isilunea gordeko du ostegun honetarako aurreikusten den osoko bilkuraren hasieran

[2022/02/14]

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin eta aitortzen du emakumeak eta neskak zientziaren arloan duen eginkizun funtsezkoa

[2022/02/14]

Nafarroako Parlamentuak bere doluminak helarazten ditu, Javier Gómara Granada, II. Legegintzaldian Lehendakari eta UPN-ren lehen arduraduna izan zenaren zendu izanagatik.

 

Gómarak ere Parlamentariaren akta lortu zuen Foru Parlamentuan (1979-83) eta III. Legegintzaldian.

 

Javier Gomararen hileta astelehenean izanen da, hilaren 14an, 18:00etan, San Miguel parrokian. Haren oroimenean, Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gordeko du hurrengo osoko bilkuran, ostegunean, hilak 17, 09:15ean.

 

[2022/02/12]

Podemos-Ahal Duguren interpelazio bati erantzunez, non errentaren tramitazio arinagoa eta errazagoa eskatzen baita

[2022/02/10]

Navarra Sumaren interpelazioari erantzunez, non eztabaidan jartzen baita Europako 'Baserritik mahaira' estrategia, esportazioen beherakada eta inportazioen gorakada ekarriko dituelakoan

[2022/02/10]

3 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.129. biktima da honakoa

[2022/02/10]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Foro Sozialeko ordezkaritza batekin bilduko da astearte honetan, otsailak 8. José Luis Uriz, Expe Iriarte, Fernando Armendariz eta Agus Hernanek osatuko dute ordezkaritza.

 

Bilkura 12:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

 

Jarraian, Foro Sozialeko ordezkariek prentsaurrekoa eginen dute atalondoan.

[2022/02/07]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Maider Aguirre eta Susana Arangurenekin, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Nafarroako elkarteko lehendakari eta lehendakari ordearekin, hurrenez hurren, bilduko da astearte honetan, otsailak 8.

 

Bideokonferentzia bidez María Lopez CONFESQ-eko lehendakariordeak eta María José Félix DOLFA elkarteko lehendakariak parte hartuko dute.

 

[2022/02/07]

Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak berdez argituko du fatxada gaur gauean eta hurrengo bi egunetan, 4, 5 eta 6an, igandera arte.

 

Munduko Minbiziaren Elkarteak jardunaldi honen leloa Arreta-arraila ixtea da. Helburua da konpromisoa piztea, bakarka nahiz taldean, kalitatezko arreta jasotzeko ekintzak indartzeko, baita garaiz antzemateko, tratatzeko eta zainketa aringarriak egiteko ere.

[2022/02/04]

Navarra Sumak proposatzen zuen goi mailako ikasketa gehiago ezartzea inguruko gazteen eskariari erantzun eta kanpoko ikasleak erakartzeko

[2022/02/03]