Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk aurka emandako botoekin, Nafarroako Gobernua “2013. Urtetik aurrera haurdunaldiaren borondatezko etetea osasun sistema publikoan eskain dezan, eta 2012 amaitzerako zerbitzu hori eman ahal izateko beharrezko neurriak har ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

[2012/05/10]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandako botoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak “Nafarroak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Akitaniaren arteko Euroeskualdean parte hartzearen aldeko nahia adierazten duen”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non Nafarroako Gobernua premiatzen den “lehenbailehen egin ditzan egin beharreko ekintza guztiak, Nafarroako Foru Komunitatea Euroeskualde horretan egotea ziurtatzeko”.

[2012/05/10]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNk kontra emandako botoarekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “ez ditzan beherantz berrikus edo alda gaur egun jasotzen diren langabezia-prestazioak Espainiako Gobernuko lehendakariak iragarritako doitze-neurri berriei begira, zeinak 2012rako Espainiako Aurrekontu Orokorretan jasoko baitira”.

[2012/05/10]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNren kontrako botoarekin, Espainiako Gobernua “Doako Justizia finantzatzeko arrazoiarekin tasa judizialak igo ez ditzan eta berriak ezar ez ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur; “herritarren Doako Justiziarako sarbidea berdintasun egoeran izateko eskubidea urratu dezakeela ulertzen baita; babes judizialaren printzipio konstituzionala urratuko lukeena, gainera Nafarroan Doako Justizia Foru Komunitateko eskumena izanik”.

[2012/05/10]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPN, SN, Nabai eta PPNk alde emandako botoekin eta Bildu eta I-Eren abstentzioekin, baliabiderik gabeko zordun hipotekarioak babesteko tributu-neurriei buruzko Foru Legea onetsi du gaur.

Legeak Nafarroako Foru Komunitaterako egokitzen du martxoaren 9ko 6/2012 Errege Lege-dekretuaren edukia, neurriak ezartzen dituena hipoteken betearazpenerako prozedurak malgutzeko, gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonen kasuan etxebizitzaren utzarazpenak dakartzan arazoak arindu nahian.

[2012/04/26]

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Ganberak “Espainiako Gobernuak iragan abenduaren 31n iragarritako neurriak arbuiatzen dituela adierazten duen”.

Mozioak bigarren puntu bat zuen, UPN, SN eta PPNren botoekin baztertu dena, Parlamentuak, bere “eskumenak” eta “autogobernu mugatua” baliatuz, neurri horiek ez aplikatzeko borondatea adieraz zezan. Nabai, Bildu eta I-Eren babesa ez da nahikoa izan.

[2012/04/26]

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du zeinaren bidez Ganberak “arbuiatzen duen Aurrekontu, tributu eta finantza arloko presako neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege-dekretua. Izan ere, Parlamentuaren ustez, neurri horiek ez dute balio krisi ekonomiko larriari aurre egiteko; aitzitik, lanpostu gehiago suntsitzea eta langabezia areagotzea ekarriko dute.

[2012/04/26]

Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek alde emandako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk kontra emandako botoarekin, Ganberak “DBHren egungo egitura, lau ikasmaila, bere horretan mantentzearen alde dagoela adierazten duen” ebazpena onetsi du.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu ba du, zeinetan, halaber, Ganberak batxilergoaren egungo egitura, bi ikasmaila, bere horretan mantentzearen alde dagoela adierazten duen. SN, Nabai eta I-Ek alde bozkatu dute eta Bildu eta UPNk kontra.

[2012/04/26]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “Europako Parlamentuak eta Europar Kontseiluak 2012an abian jarri duten Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien Arteko Elkartasunaren Aldeko Europako Urtearen ospakizunekin eta jarduerekin bat egin dezan” premiatzen duen ebazpena.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, zeinetan, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “txosten bat igor diezaion Adinekoen Estatu Kontseiluari, Nafarroan baliatutako politiketan oinarritutako ekarpen zehatzak eginen dituena Adinekoaren Estatutua taxutzeko”.

[2012/04/26]