Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek, asteazkenean, hilak 26, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoaren ordezkaritza bat hartzeko asmoa du, gazteen eta Foru Komunitateko ordezkari publikoen arteko elkarrizketa sustatuko duen ekimen bat gauzatzeko aukera aztertzeko.

 

Bilera 11:00etan izanen da, lehendakariaren bulegoan.

[2025/02/25]

Erakusketa martxoaren 15era arte egonen da zabalik, eta azken urteetan herrialdeak bizi duen krisi humanitarioa ikusaraztea du xede

[2025/02/25]

Nafarroako Parlamentuak asteartean –hilak 25– inauguratuko du “Burkina Faso: ikusten (ez) den krisia” erakusketa, zeina Médicos del Mundo elkarteak antolatzen baitu.

 

Erakusketa 12:00etan irekiko da Atalondoan, eta bertan hitz eginen dute Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta Nafarroako Médicos del Mundo elkarteko lehendakari Xandra Requiez-ek.

[2025/02/24]

Sánchez de Muniáinek azpimarratu du legebiltzarrak konpromisoa duela zerbitzu publikoak garatu eta sendotzearekiko, eta, zehazki, kalitatezko hezkuntza ematearekiko 

[2025/02/21]

Legebiltzarrak Nafarroako Gobernua premiatzen du azterlan bat egin dezan ETAren terrorismoaren ondorioz Nafarroan gertatutako nahitaezko desplazamenduaren errealitateari buruz

[2025/02/20]

Ganberak dei egiten du berandu gabe egin dadin atzerriko hizkuntzako eskakizuna duten lanpostuen deialdia, irakasleen behin-behinekotasun tasa handia murrizteko

[2025/02/20]

Legebiltzarrak orobat eskatu du energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo eta biltegiratzerako laguntzak handitu daitezen

[2025/02/20]

Madre Coraje elkarteak antolatuta eta Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren (CME-SAME) karietara, Nafarroako Parlamentuan jardunaldi bat eginen da ostiral honetan, otsailak 21, mahai-inguru baten bidez eta ondoren izanen den eztabaida baten bidez larrialdietarako hezkuntza aztertzeko.

 

[2025/02/20]

Legebiltzarraren gehiengoak adierazi du herritarren ekarpenak jasotzeko prest dagoela, adostutako proiektua hobetu eta aberaste aldera

[2025/02/20]

Azpimarra jartzen da erabaki-hartzea eta kontu-ematea hobetuko dituzten datu fidagarriak Administrazioari eta gizarteari helarazteaz denaz bezainbatean tratamendu estatistikoak duen garrantzian

[2025/02/20]