Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Legea ahobatez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Osasun Mentaleko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legea aldatzen den. Foru Legearen bidez aldaketa terminologiko bat egin nahi da ‘okupazio-monitore’ terminoa sartzeko, ez baitago ‘okupazio-terapeutak’ izendaperik, eta horrela egitura organikoaren osaeran interpretazio okerrak saihesteko.

Era honetan, Nabai-k aurkeztutako Foru Lege proposamenak 21/2010 Legeko 1. artikuluko lehenengo idatz-zatiko j atala aldatzen du, honela idatzita geratzen dena:

[2012/04/19]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “Drogamenpekotasunen II. Plana Ganberan aurkez dezan eta jakitera eman dezan, bai eta planaren jarduera eremua zein berori garatzeko aurreikusitako faseak zehatz ditzan” premiatzen duen ebazpena.

Zioen azalpenean, I-Ek bultzatutako mozioak argudiatzen du Drogamenpekotasunen Foru Plan Berria egiteko fasea 2010eko ekainan bukatu zen arren, oraindik ez dela “ez planaren edukia ez abian jartzeko egutegia ere” aurkeztu.

[2012/04/19]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Gobernua “hilabete bateko epean ikus-entzunezkoen produkziorako dirulaguntzak emateko irizpideak argitu ditzan” premiatzen duen ebazpena ahobatez onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, zeinetan halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “ikus-entzunezkoen sektoreko lanpostuak babesteko ahalegina egin dezan, gaur egun sektore horren egoera zaila eta ahula baita”.

[2012/04/19]

Parlamentuko Osoko Bilkurak Osasun Departamentua “gaixo kronikoentzako estrategia orokor bat taxutu dezan” premiatzen duen ebazpena ahobatez onetsi du gaur.

Estrategia hori, bigarren puntu batean adierazten denez, “urtebeteko epean aurkeztuko zaio Nafarroako Parlamentuari, eztabaidatu eta onets dezan”.

[2012/04/19]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu eta I-Ek haren alde emandako botoekin eta UPN eta PPNk haren kontra emandako botoekin, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “garatuko duen Gardentasun Lege proiektuan beharrezko diren lege-mekanismoak sar ditzan ezagutu daitezen Erregeak kargua duen GKEtan jasotako diru-sarreren zenbatekoa eta bere familia eta Errege-etxea mantentzeko diru-sarrerak, errentak eta soldatak barne”.

[2012/03/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsi du gaur, SN, Nabai, Bildu (5) eta I-Ek haren alde emandako botoekin, UPN eta PPNk haren kontra emandako botoekin eta Bildu-ren bi abstentziorekin, Ganberak “Giza Eskubide eta Herritartasunerako Hezkuntza arloa eta ikasgaia Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako curriculumetik kentzearen aurka dagoela, eta Gobernu zentralari manten dezala eskatzen diola” adierazten duen ebazpena.

[2012/03/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak UPN, SN, Nabai, Bildu (3 boto), I-E eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bilduren abstentzioarekin (4 boto), ebazpena onetsi du gaur, Nafarroako Gobernua premiatzen duena “hezkuntza-sistemaren erreformari buruz egiten diren negoziazioetan, OCDEren orientabideei jarraikiz, defenda ditzan Haur Hezkuntzako 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren hezkuntza-izaera, ikasleen banatze goiztiarrik eza eta hezkuntza inklusiboa”.

[2012/03/23]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “berritu eta gaurkotu dezan, behin-behinekoz eta Nfebhlo-ko 58.1.a artikuluan ezarritako eskumenak jaso eta eskualdatu arte, Nafarroan preso daudenei laguntzeko eta haientzako zenbait prestazio eta zerbitzu –kultura, prestakuntza, osasun nahiz gizarte arlokoak- diruz laguntzeko hitzarmena”.

[2012/03/23]

Kanpo geratu dira alargun eta zurztasun pentsioen gutxienekoz enbatekoak eta kotizazio pentsioetarako ezarrita dagoen urteko gehienekoz enbatekoa gainditzen dutenak.

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzen dituen Foru Legea aho batez onetsi du gaur.

[2012/03/22]