Patxi Vera Foru Erkidegoko Arartekoak 2024 urteko txostena emanen dio Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari asteazken honetan, apirilak 2.
Ekitaldia 10:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.
Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, José Luis Goñi Sein Nafarroako Kontseiluko jarduneko lehendakariarekin bilduko da asteazken honetan, apirilak 2.
Bilkura 12:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.
Ekonomia Sozialaren VI. Unibertsitate Asteko ekitaldi nagusia eginen da astearte honetan, apirilaren 1ean, Nafarroako Parlamentuan: Erro Kooperatiboak: Hezkuntza eta Enpresak Etorkizuna Eraldatzen jardunaldia, hain zuzen ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sozialaren eta Kooperatibismoaren Katedrak antolatu du.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astearte honetan, hilak 1, 16:30ean (Erakunde Aretoa, streaming), Oihana Gallo San Román andrea (EH Bildu) foru parlamentari karguaz jabetzeko ekitaldia egiteko.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astearte honetan, hilak 1, 16:30ean (Erakunde Aretoa, streaming), Oihana Gallo San Román andrea (EH Bildu) foru parlamentari karguaz jabetzeko ekitaldia egiteko.
Segurtasun arloan aplikatzekoa den araudia argiagotzeak ahalbidetuko du, besteak beste, Sadar futbol-zelaiaren edukiera handitzea, oraindik zehazteke dagoen ikusle kopuruan
Soilik PPk eta atxiki gabeak aldezten dute betekizun teknikoak beheratzea; bitartean, gobernu-taldeek Etxebizitza Zerbitzuaren txostenari heltzen diote, zeinak nahasmendua ikusten baitu
Enpresa-entitate publikoa da, 4/2022 Foru Legearen bidez sortua, eta xede du energia-eredu jasangarria sustatzea, energia berriztagarrietan, sorkuntza banatuan eta autokontsumoan oinarritua