Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Ganberak “Justizia Administrazioak Botere judizialari buruzko 19/2003 Lege organikoaren irakurketa murriztailea egitean izan duen jarrera deitoratzen duen, euskaldunen hizkuntza-eskubideak betetzeko oztopo baita”.

[2012/12/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk eta I-Ek haren alde emandako botoekin, atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta Bildu-k eta Nabai-k haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “burtsan inbertsioak egiteko baldintzak eta mugak ezar eta arau ditzan, bai akzioak bai enpresa pribatuetan parte hartzeko beste modu batzuk erosteko eta saltzekoak”.

[2012/12/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNK, SNk, Nabai-k, Bildu-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “Prepara Planari abuztuaren 24ko 2372012 Errege Lege Dekretuaren bidez eginiko murrizketak baliogabe ditzan eta otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretua luza dezan”.

[2012/12/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean aurreikusitakoak, 2013. urterako luzatzen dituena, onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri, 13/2012 Foru Legean aurreikusitakoak, 2013. urterako luzatzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin, 2013ko eta 2014ko ekitaldietarako toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin, Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek haren kontra emandako botoarekin eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren kontra emandako botoekin, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandakoekin, Ondarearen gaineko Zergari buruzko 13/1992 Foru Legea aldatzen duen Legea onetsi du gaur.

Ondarearen gaineko Zergari buruzko 13/1992 Foru Legearen 28. artikulua aldatuz salbuetsitako gutxienekoa 700.000tik 311.023ra murrizten da, eta ohiko etxebizitzagatiko salbuespena 250.000 eurorainoko balioan mantentzen.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legea ahobatez onetsi du gaur.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legeak zerga bat gehitzen du. Zerga hori ordainaraztean, hori arautzen duen estatu-araudia aplikatuko da.

Bestalde, zerga ordaintzetik salbuetsita geratuko dira energia berriztagarrikoak diren ekoizpen elektrikoko instalazioen titularrak, horien potentzia instalatua 100 kW baino handiagoa ez bada.

[2012/12/20]