Pleno del 2026.eko Maiatzak 28

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
107
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 28 maiatza, 2026 - 09:30 -tik 19:33 -ra
Fecha y hora de fin: 
Osteguna, 28 maiatza, 2026 - 19:33

1.

2. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da datu-tratamenduko zentroen inpaktuari buruzko analisi integrala egin dezan (ekonomikoa, laborala, energetikoa, hidrikoa nahiz ingurumenaren gainekoa), enpleguari eta lurralde-garapenari egiten dioten ekarpen errealaren gaineko ebaluazio konparatua barne (Garrido Sola, Miguel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/MOC-00022

3. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Europako erakundeei formalki eska diezaien egin beharreko urratsak egiten has daitezen, defentsarako indar armatu bat abian jartzeko, estatu kideek soilik osatua, Europar Batasunean ezartzen diren baliabide eta helburuekin (Asiain Torres, Mikel - Geroa Bai) 11-26/MOC-00066

4. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Iruñean 1978ko sanferminetan eta Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakarietan Estatuak izan zuen erantzukizun nagusi eta zuzena aitortzeko bidean jarrai dezan (EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-26/MOC-00071

5. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatzen dira susta dezaten lehentasun nazionalaren printzipioaren araberakoa izan dadila laguntza, dirulaguntza eta prestazio publikoen eskuratzea, halako moldez non baliabide publikoak lehentasunez esleituko baitzaizkie lurraldean sustraitze erreal, iraunkor eta egiaztagarria dutenei (G.P. Mixto) 11-26/MOC-00083

6. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilari Fernando Domínguez Cunchillosen kudeaketa gaitzesten du, osasun-sistema publikoaren behar bezalako funtzionamendua bermatzeko eta egungo osasun-krisiari erantzun bat emateko duen ezgaitasuna dela-eta. (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-26/MOC-00085

7. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da proba diagnostikoen itxaron-zerrendak argitaratzeko legezko betebeharra konpli dezan (San Martín Rodríguez, Leticia - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-26/MOC-00086

8. Mozioa eztabaidatu eta bozkatzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ongizate emozionalarekin eta osasun mentalarekin zerikusia duten prebentzio eta arreta zerbitzu publikoetarako irisgarritasuna hobetu dezan, bereziki landa-eremuetan eta gazte asko dauden eskualdeetan (Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-26/MOC-00092