Parlamentuko osoko bilkurako albistegia, 2024ko maiatzak 30 (VIII)



 
30-05-2024
 
 
Parlamentuko jarduera
 

Osteguna, 2024.eko Maiatzak 30

 
  09:30 Osoko Bilkura
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Nafarroako Gobernuari herritarren segurtasuna azter zezan eskatzen zion mozioa baztertu da

 
 

Voxek kriminalitate-tasaren igoerari buruz egindako adierazpenek eta gai honen analisirako Batzorde Berezi bat sortzeko eskaerak ez dute gehiengoaren babesik lortu Parlamentuan

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren, Voxen aldeko botoekin. Mozioak Nafarroako Gobernua pr... Informazio gehiago
 
 
 

Hezkuntza Departamentua premiatzen da negoziazio egutegi bat ezar dezan, Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko Ituna berritzeko xede

 
 

UPNk itun berri bat sinatzeko borondaterik eza ikastetxe itunduen esparrura estrapolatu du, non akordioa ikasturte amaieran iraungitzen den, eta horren erantzukizuna sektoreko patronalei ere egotzi die

 
Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du UPNren, PSNren, Geroa Bairen, PPNren, Contigo-Zurekinen eta Voxen aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin. Honela dio: Hezkuntza D... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da indar dezan toki-entitateen finantzaketa, udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzua garatzeko

 
 

Hasierako prebentzio-izaera hutsaltzeak, sarbidean ekitaterik ez izateak eta langileen kudeaketa konplexuak zerbitzu honetan eragiten duen ahultasunaz ohartarazi da

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du UPNren, EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Voxen aurkakoekin... Informazio gehiago
 
 
 

Osasunari buruzko Osoko Bilkura monografiko bat eginen du Parlamentuak ostiral honetan

 
 

Eledunek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko

 
PPN eta Vox taldeek eskatuta, Osasunari buruzko Osoko Bilkura monografikoa ostiral honetan, maiatzaren 31n ospatuko da (09:30). Helburua da “osasungintzaren kudeaketaren akatsak aztertzea, Departamentuaren histo... Informazio gehiago
 
 
 

Gorrotoa sustatzen eta bultzatzen duten ordezkari publikoen adierazpen politiko oro gaitzesten du Nafarroako Parlamentuak

 
 

Ganberak erantzukizunez jokatzeko eskatu du, eta bizikidetza baketsua, aniztasunarekiko errespetua eta giza eskubideen defentsa sustatzeko konpromisoa berretsi du

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoarekin. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak “... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernuari eskatu diote osasun mentalerako arretaren ikuspegia kirol plangintzan sar dezan

 
 

Jarduera fisikoaren bidez gazteen ongizate emozionala sustatzearen alde egiten da, bizitzan zehar aurkituko dituzten erronka emozionalei aurre egiteko gaitasuna lantzeko

 
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren eta Voxen abstentzioarekin. Horren bidez, Nafarroako Gobe... Informazio gehiago
 
 
 

Mozio bat ezetsi dute Nafarroako Gobernua premiatzen duena jarduketa plan bat egin dezan Bardeako Poligonoa ixteko

 
 

EH Bilduk eta Geroa Baik baino ez dute babestu Contigo-Zurekinen eskaera, segurtasuna eta ingurumena aipatzen dituena Robles ministroak jarduerari jarraipena emateko azaldutako asmoari aurre egiteko

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat ezetsi du gaur Nafarroako Gobernua premiatzen duena “udalerri partzuerrekin eta Defentsa Ministerioarekin lan egin dezan jarduketa plan... Informazio gehiago
 
 
 

Onetsi da Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legearen aldaketa

 
 

Suhiltzaileen Zerbitzuko lanpostuen azterketa eginen da espezifikotasunaren arabera erantzukizunak, ardurak eta zereginak hobeto definitzeko

 
Parlamentuaren Osoko Bilkurak Nafarroako babes zibilari eta larrialdien kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen aldaketa onetsi du gaur. Aldeko botoa eman dute UPN eta EH Bilduk, PPNk abstentzioa eta PSN, Geroa Bai, C... Informazio gehiago
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444