Boletín Pleno Parlamento de Navarra, 17 de octubre de 2024 (VI)

Parlamentuko Aldizkari Ofiziala
17-10-2024
Parlamentuko jarduera

Osteguna, 2024.eko Urriak 24

09:30 Osoko Bilkura
Albiste gehiago
Aurkeztutako ekimenak
Azken albisteak

Mozio bat baztertu da, Foru Gobernuari eskatzen ziona, Foruzaingoaren gidaritzapean, Trafikoaren eskumena Guardia Zibilarekin partekatzea

Institutu armatuaren esperientzia aprobetxatzeko eraginkortasun eta efizientzia arrazoiak argudiatu ditu UPNk, eta alderdi abertzaleen interesak asetzeko beharrari egotzi dio gaitzespena

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, Contigo-Zurekinen eta Voxen aurkako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNren aldekoekin. Hor... Informazio gehiago

Senatuari eskatzen zaio trafikoaren eskumena bere gain hartzeko Lorafna aldatzeko Nafarroako Parlamentuaren borondatea errespeta dezan

Ganberak PPren geroratze-taktika arbuiatu du; izan ere, Senatuan duen gehiengo absolutua baliatuko du Kongresuak betoa kentzeko erabakia har dezan

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta PPN eta Voxen aurkakoekin, zeinaren bidez Ganberak “Senatu... Informazio gehiago

Lehiakortasun fiskala hobe zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa ezetsi da

UPNk eta Voxek soilik babestu dute PPNren eskaera, zeinak uste baituen zerga-presio handia eta inbertsio gutxi erakartzea direla Foru Erkidegoaren ahulgune nagusiak

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat ezetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premia... Informazio gehiago

Nafarroako Gobernua premiatzen da 2025eko lehen hiruhilekoan osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoari buruzko funtzionamendu plan bat aurkez dezan

Eta, aurkeztu ezean, Erriberriko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Etengabeko Arretarako Gunea berriz ere ezar dezan

Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin. Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen dira “2025eko l... Informazio gehiago

Onetsi egin da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen aldaketa

Auzitegi Gorenaren epaiari erantzunez, 2024ko PFEZean % 25eko kenkari berezia ezartzen da, 2020tik 2023ra bitartean pentsioaren % 100aren gaineko zerga-ordainketa egin zuten mutualistentzat

Gaur Parlamentuaren Osoko Bilkurak aho batez onetsi du ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru-dekretua aldatzea, zeinaren bidez onesten baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergar... Informazio gehiago

Minutu bateko isilunearekin oroitu du Parlamentuak lan istripuan zendutako langilea

Unai Hualdek Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi dio Yoandry Alonso Peñaren familiari

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, Nafarroan lan istripuan zendutako azken langilearen memoriaren alde. Istripua urriaren 15ean jazo zen Leozen, langilea telefono zutoin batetik amilduta. Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendaka... Informazio gehiago

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444