Berriak

RSS-2.0

Unai Hualdek nabarmendu du Ganberak 2030 Agendarekin eta GJHekin duen konpromisoak eta herritarren zati handi batek klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren inguruan duen kezkak lotura duela

[2024/03/01]

Irizpenari 355 zuzenketa erantsi zaizkio, 17.254.962 euroko balioarekin, guztiak PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdiek sinatuak.

[2024/02/29]

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek ostiral honetan (martxoak 1) aurkeztuko ditu “Ekobarometroaren” emaitzak. I-Communitas taldeak egin du Foru Legebiltzarraren eta NUPen arteko hitzarmenaren esparruan.

 

Ingurumena dela-eta nafarrek dauzkaten pretzepzio, jarrera eta balioak biltzen dituen azterlan horren aurkezpenak jardunaldi-formatua izanen du, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta NUPeko errektoreorde Begoña Eransusek emanen diote hasiera, erabilera anitzeko aretoan, 10:00etan.

 

[2024/02/29]

Unai Hualde ikerkuntza eta sentsibilizazioa bultzatzearen alde mintzatu da, gizarte- nahiz osasun-arloko zerbitzuak jasotzean aukera-berdintasunari lotutako ikuspegi integral batetik betiere

[2024/02/29]

Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeak antolatuta, gaixotasun arraroei buruzko jardunaldi bat eginen da ostegun honetan, hilak 29, Nafarroako Parlamentuan.

 

Jardunaldiaren irekia 10:30etan izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan, eta bertan hitza hartuko dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, eta Txema García, Nafarroako Gaixotasun Arraroen Taldeko bozeramailea.

 

Ondoren, hiru mahai-inguru eginen dira gai horretako adituekin.

[2024/02/28]

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du azken biktima Foru Legegilearen egoitzaren atarian

[2024/02/27]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria astearte honetan, hilak 27, Nerea Barba eta Naroa Mendazarekin bilduko da, Endometrisosis elkarteko ordezkariekin.

 

Bilkura 10:00ean izanen da Lehendakariaren bulegoan.

[2024/02/26]

Unai Hualdek bide baketsu eta diplomatikoei eutsi die Nazio Batuen Gutunaren esparruan, eta Legebiltzarraren konpromisoa herritarren elkartasunaren ildotik jo du

[2024/02/26]

UPN izan da, 290ekin, gastu partidetarako zuzenketa gehien aurkeztu dituen taldea

[2024/02/23]

Parte hartze aktiboa eta lankidetza eraginkorra lortzeko “anbiziorik handiena” eskatu duen Geroa Bairen interpelazio bati erantzun dio

[2024/02/22]