Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Nafarroako Parlamentuak erreibindikatzen dituen feminismoak lortutako aurrerapenak eta azpimarratzen duen perspektiba feminista aplikatzen jarraitzeko beharra, egitura-desberdinkeria desagerrarazte aldera. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.
UPNk eta PPNk alde bozkatu dute eta Voxek aurka bozkatu du.