Berriak

RSS-2.0

UPNren, PPNren eta Voxen kontrako botoek eta EH Bilduren abstentzioak alferrikakoa egin dute PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien batuketa, Chiviteri lehen auzialdian eskatutako gehiengo osoa lortzea eragotziz

[2023/08/14]

PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdiek gizarte kohesioari lotutako politika eraikitzaileekin duten konpromisoa berritu dute, EH Bilduk anbizioa eskatu du eta UPNk, PPk eta Voxek ezegonkortasuna eta atzerapausoa iragarri dute

[2023/08/14]

Chivitek “aurrerabiderako” gobernua iragarri du “larrialdi demokratikoko” testuinguru batean, eta elkarrizketarako eta leialtasun instituzionalerako deia egin du kudeaketa-ahalmenak hobeki baliatu ahal izateko

[2023/08/14]

Lehendakariak 18:30 inguruan finkatuko du bozketa, eta hautagaiak ez badu lehen bozketan eskatzen den gehiengo osoa lortzen, asteartean ordu berean errepikatuko da

[2023/08/10]

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

[2023/08/10]

Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek babesa eman diote PSNren hautagaiari, hiru indarren arteko legegintzaldiko itunaren ostean

[2023/08/09]

María Chivitek Unai Hualderi jakinarazi dio bere burua Nafarroako lehendakaritzarako hautagai gisa aurkezteko prestasuna, eta Mahaiak inbestidura-egutegia finkatzearen zain dago

[2023/08/07]

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute gaur abuztua gaitzea inbestidura-prozesuko jarduketetarako, ezertan ukatu gabe, Foruaren Hobekuntzaren 29.4 artikuluan xedatuarekin bat, abuztuaren 28an Nafarroako Parlamentua deseginda geratzea, hautagairik ez badago edo aurkeztuetatik inor hautatu ez bada.

 

Gainera, erabaki dute abuztuaren 22ra arte luzatzea Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzarako hautagaitza proposatzeko epea.

[2023/07/28]

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena, Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta erailketaren 26. urteurrena dela-eta. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPNk, PSNk eta PPNk aldeko botoa eman du, testua proposatu dutenekin batera; EH Bilduk aurkako jarrera hartu du. Gainerako bozeramaileek ez dute beren jarrera agertu.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

[2023/07/28]

Unai Hualdek Nafarroako herritarren elkartasuna azpimarratu du, eta egoera "guztiz bidegabe" bati irtenbideak bilatzeko Ganberak duen konpromisoa gogorarazi du

[2023/07/27]