Berriak

RSS-2.0

Jaime Goyenak ohartarazi duenez, mota guztietako zigor-prozedurek gora egin dute oro har, eta gorakada bereziki larria da talde kriminalak osatzeari edo hauetan parte hartzeari buruzko delituen kasuan

[2024/10/01]

Ganberak elkartasuna adierazten die errefuxiatu sahararren kanpalekuetako Wilaya Dajlako herritarrei, uholde larriak pairatu baitituzte

[2024/09/30]

16.484.337 eurokoa da, 2024rako aurrekontu bateratuaren gastu-maila baino %1,7 handiagoa

[2024/09/30]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Jaime Goyena Foru Erkidegoko Fiskal Nagusiari harrera egingo dio datorren asteartean, urriak 1, eta honek 2023 urteko Fiskaltzaren Memoria emanen dio.

 

Bilkura 12:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2024/09/30]

Lehendakaria eta ministroa ados agertu dira hezkuntza sistemaren kalitatea eta ekitatea azpimarratzean, garapen sozialaren eta pertsonalaren eragilea baita, politika publikoen ardatz estrategikoetako bat

[2024/09/28]

UPNren ekimenak Osasun Plan berri bat igortzeko eskatzen zion Gobernuari, Parlamentuan eztabaidatzeko eta onesteko, Foru Komunitatean indarrean dagoen legeriak ezartzen duenarekin bat

[2024/09/27]

Lehendakariak bere egin ditu Europako Kontseiluaren gomendioak, baldintzatzaile normatibo eta judizialei buruz ohartarazi du, eta aurrerapausoak ez gutxiesteko eskatu du, txikiak izan arren

[2024/09/27]

Ongizate emozionalarekin, osasun mentalarekin edo ulermenarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituen jardunaldiari Unai Hualdek eta Pilar Alegríak emanen diote itxiera

[2024/09/27]

UPNren interpelazio bati erantzun dio, zeinak “datu kezkagarrien etengabeko jarioak” kaltetutako sektore baten egoeraren aurrean Gobernuaren jarrera “konformista” salatu duen

[2024/09/26]

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta Vox Nafarroaren aurkako botoarekin, foru lege bat onetsi du gaur, 358.282 euroko aparteko kreditua ematekoa Nafarroako Gobernuko departamentu batzuen beharrak finantzatzeko –Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua, Lurralde Kohesiokoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalekoa, Eskubide Sozialetakoa, Ekonomia Sozialeko eta Enplegukoa eta Kultura, Kirol eta Turismokoa.

 

[2024/09/26]